(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria

María José Beaumont Aristu

María José Beaumont Aristu

María José Beaumont Aristu.

Artiedan jaio zen (Urraulbeiti), 1956. urtean.

Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1978).

1979-1983 legealdian, Foru Diputazioko Sustapen eta Lurralde Antolamenduko Sailaren aholkularitzan egin zuen lan, Jesús Bueno Asín-en zuzendaritzapean.

1986an bere bulegoa ireki zuen, eta, geroztik, Abokatutzan eta aholkularitza juridikoan aritu da partikularrei nahiz Nafarroako, Aragoiko, Kanarietako, Kataluniako, Madrilgo eta Euskadiko herri-administrazioei zerbitzuak eskainiz. Horrela, letradu gisa gidatu ditu hainbat prozedura administratibo eta judizial.

Bereziki Zuzenbide Publikoa jorratu du (batez ere lurraldearen antolamenduarekin eta ingurumenarekin loturiko gaiak); hau da, administrazioaren eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean aritu da, gainerako orden jurisdikzionaletan ere aritzeaz gain.

Instantzia guztietako auzitegietan parte hartu du: autonomia erkidego ezberdinetako auzitegi nagusiak eta Auzitegi Nazionala, Auzitegi Gorena, Auzitegi Konstituzionala eta Giza Eskubideen Europako Auzitegia.
Halaber, erkidegoko instantzien aurrean parte hartu du, batik bat Europako Batzordearen aurreko prozesuetan.

Nazioarte-mailan, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) giza eskubideak babesteko erakundeekin hartu du parte (Zigorgabetasunaren aurkako Nazioarteko Batzordea Guatemalan) eta Ingurumen Alorreko Bitartekaritza eta Arbitrajeko Nazioarteko Gortearekin.

Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Ingurumen Zuzenbidearen graduondoko ikastaroan klaseak eman ditu Donostian.

2015eko uztailean, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari izendatu dute.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa