(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Garapen Ekonomikorako lehendakariordea

Manu Ayerdi Olaizola

Manu Ayerdi Olaizola

Manu Ayerdi Olaizola.

Donostian jaio zen, 1967an.

Deustuko Unibertsitateko Donostiako ESTE Campusean, Enpresa Zientzietan lizentziaduna (1989), eta unibertsitate horrek nahiz Elkargik antolatutako ETEen Kudeaketa Finantzarioko Adituan, graduatu ondokoa (1986). Gaztelania-euskara elebiduna da, ingeles eta frantseseko maila ertain-handia du,  txinera mandarineko maila ertain-txikia eta alemaneko oinarrizko ezagutzak ditu.

Bere ibilbide profesionala Ibermaticako Marketin Sailean hasi zuen 1989an, eta 1991n, Alcer, S.L., eraikitzailerako lanean hasi zen zuzendari ekonomiko-finantzarioa izanik. 2001era arte izan zen kargu horretan eta, aldi berean, Kalitate Sistema, Prebentzio eta Ingurumeneko zuzendari zenbait urtez.

Jarraian, Arian enpresarako lan egin du (2001-2012) zuzendari ekonomiko-finantzario eta zerbitzu korporatiboen zuzendari; eta 2004tik 2011ra konpainiak Txinan egindako jardueraren lege-ordezkaria izan da.

Irakaskuntza-arloan, laurogeigarren hamarkadako lehen urteetan Giza Baliabideen Kudeaketa Ereduak ikasgaiaren irakasle izan da Donostiako Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean.

2011ko foru-hauteskundeetan parlamentari hautatu zuten Nafarroa Bai koalizioaren izenean. Parlamentariaren akta berritu zuen 2015eko maiatzeko hauteskundeetan, Geroa Bai koalizioaren kide modura. 2012 eta 2015 artean, PNV-EAJko Napar Buru Batzararren lehendakaria izan da.

2015eko uztailean Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariorde izendatu dute.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa