(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria

Isabel Elizalde Arretxea

Isabel Elizalde Arretxea

Isabel Elizalde Arretxea.

Beran jaio zen, 1964an, eta Donezteben bizi izan da. Zubietan bizi da gaur egun. Ezkonduta dago eta alaba bat du.

Turismoko Enpresa eta Jardueren teknikaria da, eta bere prestakuntza osatu du toki-garapenari eta landaguneko emakume ekintzaileen prestakuntzari lotutako ikastaroekin. Euskara eta frantseseko maila handia du, eta erdi-mailakoa ingelesean.

Bere jarduera profesionala 1986an hasi zuen turismoko gidari Baztan hotelean. Jarraian, Servitur-en turismoko teknikari aritu zen (1991), eta toki-garapeneko agente modura Behi Kudeaketarako Institutu Teknikoan (1991-1992) eta Cederna Garalur elkartean, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi aldean; bertan, Espainiako Leader Taldeen ordezkaritza hartu zuen  Europako Leader Taldeen Turismo Adituen Lan Batzordean (1992-1997).

1997 eta 1998 urteetan, toki-garapeneko agente izan zen Iruñeko Udalean eta, bertan, Gizarte Zerbitzuen arloko enplegu eta lan-munduratzeko zerbitzuaren sorreran eta ezarpenean parte hartu zuen

1999an, toki-garapenean, turismoan eta ondarean espezializatutako Axura, consultores S.L. enpresa sustatu zuen, eta enpresa horretan lanean aritu zen 2011 arte. Tarte horretan,  hainbat tokitarako plan nahiz proiektuak prestatzen eta idazten lan egin zuen, esaterako: Tutera, Zangoza, Ultzama eta Baztango udalerriak, eta Nafarroako Mendialdeko udalerri asko; CRANA, GAN eta NILSArako laguntza teknikoa eman zien ingurumen-boluntariotzako eta lurralde arteko lankidetzako programa eta proiektuei, besteak beste; eta Nafarroa Oinezen zortzi edizioren koordinatzaile izan zen.

2012 eta 2015 artean, Cederna Garalur elkarteko zuzendari izan zen. Etapa horretan egindako ekintzen artean, Nafarroako Mendialdeko Landa Garapeneko Programa 2007-2013 kudeaketa nabarmendu behar da, arlo horretan toki-garapen iraunkorreko proiektuak prestatu eta abian jarri izana, bai eta estatuz haraindiko lankidetza-proiektuak prestatu eta abian jarri izana ere Europako programen esparruan.

2015eko otsailetik, eta kontseilari izendatu arte, GBG S.L. enpresako aholkularitza, garapen eta lankidetza eta turismo-jardueren arloko bazkide nahiz arduradun izan da.

2015eko uztailean, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari izendatu dute.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa