(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Osasuneko kontseilaria

Fernando Domínguez Cunchillos

Fernando Domínguez Cunchillos

Fernando Domínguez Cunchillos.

Gallur-en jaio zen (Zaragoza) 1953. urtean. Ezkonduta dago eta seme bat du.

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1976), Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Kirurgiako espezialista da eta Medikuntzan eta Kirurgian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1984), "cum laude" bikain kalifikazioarekin. Gainera, Europar Batasuneko beste estatu kideetan lan egiteko ziurtatua izan da, eta Senologia eta Bularreko Patologiaren Espainiako Sozietateak ematen duen Senologia alorreko Adituaren Diploma ere badu (1990).

1976. urtean hasi zen lanean Teruelen Lehen Arretako mediku gisa, baina handik bi urtera Nafarroara etorri zen, eta bertan aritu da larrialdietan, lan-medikuntzan, ospitaleko medikuntzan eta ospitalez kanpoko arreta espezializatuan eta zezenen kirurgian. Urte horietan zehar, buruzagitza-kargu ezberdinak izan ditu, eta tartean aipatzekoa da Nafarroako Ospitale Guneko Bularreko Kirurgiako Unitate Klinikoko zuzendaritza, 2013 eta 2015 urte artean.

Mediku-lanez aparte, jarduera zientifikoan eta ikerlari gisa ere aritu da. Guztira 60 argitalpen zientifikotan hartu du parte estatuko eta nazioarteko aldizkarietan, eta bularreko minbizia duen pazientearentzat eta senideentzat egindako Gida Erabilgarriaren egilea da; gida hori erreferentzia moduan erabiltzen du Kirurgialarien Espainiako Elkarteak. Era berean, 120 bat biltzar, sinposio eta bileratan parte hartu du, 225 komunikazio zientifiko inguru ematearekin batera.

Irakaskuntzan, hiru doktorego-tesi zuzendu ditu, Espainiako hainbat unibertsitatetan kirurgia orokorrari eta bularreko patologiari buruzko klaseak emateaz gain.

Halaber, hainbat organo zientifiko-teknikotan parte hartu du; esate baterako, Senologia eta Bularreko Patologiaren Espainiako Sozietatean. Erakunde horretako partaidea da 1991z geroztik, eta bertako zuzendaria izan zen 2001 eta 2005 urte artean. Senologiako Nazioarteko Sozietatearen eta Kirurgialarien Espainiako Elkartearen kidea ere bada.

2015eko uztailean, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilari izendatu dute.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa