(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria

Ana Ollo Hualde

Ana Ollo Hualde

Ana Ollo Hualde.

Iruñean jaio zen 1965. urtean. Bi seme-alaba ditu.

Informazioaren Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1988), eta Politika Zientzietan doktoregai egin zen Euskal Herriko Unibertsitatean “Nafarroako elite politikoak” tesinarekin (2001). Horiez gain, Komunikazio Instituzionaleko Adituaren titulua eskuratu zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean (1993) eta Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoaren Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010). B2 titulua du euskara eta ingelesean.

Ibilbide profesionalari 1986an eman zion hasiera Radio Bilbao (SER) irratian. Ondoren, kazetari, erredaktore eta aurkezle gisa aritu da hainbat komunikabidetan; hala nola, Navarra Hoy, RNE Gasteizen eta TVE Bilbon eta Iruñan.

1991. urteaz geroztik komunikazio instituzionalean egiten du lan. Urte batez Nafarroako Gobernuaren Prentsa Kabinetean aritu zen, eta, 1992ko abuztuaz geroztik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP); azken horretan, instituzioaren lehen prentsa-kabinetea eratu zuen. Komunikazioko teknikaria oposizioan, 2007az geroztik NUPeko Komunikazio Zerbitzua zuzendu du, Errektore Kabineteko buru-lanak egitearekin batera.

Unibertsitatean, Klaustroko eta Gobernu Batzordeko kide izan da, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen sektorearen izenean. Horrez gain, Espainiako Unibertsitatetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) Komunikazio sektorialean parte hartu du 2007az geroztik, eta Unibertsitateen Komunikazio Kabineteetako Elkarte Profesionalaren (AUGAC) bazkide sortzailea da 1992az geroztik hona.

Unibertsitateko hainbat komunikazio-jardunalditan hizlari bezala aritu da Baezan, Donejakuen, Salamancan eta Alacanten; gainera, Medicus Mundiko komunikazio-batzordean parte hartu du (2011-2013), eta Euskalherria Irratia eta Paris 365 bezalako hainbat erakunde sozialen bazkidea da.

2015eko uztailean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari eta Nafarroako Gobernuko eledun izendatu zuten. Azken kargu hau 2016ko irailean utzi zuen.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa