(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria

Ana Herrera Isasi

Ana Herrera Isasi

Ana Herrera Isasi.

Iruñean jaio zen 1966. urtean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1989), eta graduondokoa egin zuen Kudeaketa eta Politika Kulturalen arloan Bartzelonako Unibertsitatean (1992). Ingeles eta frantseseko maila handia du eta euskarako ezagutza aurreratuak. 

Lanean enpresa pribatuan hasi zen, erredaktore gisa "Navarra Hoy" egunkariko Kultura Sailean (1989). 1990. urtean, Larousse editorialeko "Diccionario del Cine" espainiar bertsioaren itzulpen-taldean sartu zen.

1991. urtean, oposizioan lanean hasi zen Nafarroako Gobernuko Kultura Saileko Kultura teknikari gisa. 1991 eta 2009 urte artean, honako hauen hainbat ediziotan lan egin zuen: Oliteko Jaialdiak, Pablo Sarasate biolin lehiaketak eta Julian Gayarreren kantu lehiaketak. Ikus-entzunezkoen eta dantzaren arloetan hedapeneko programa ezberdinen koordinazio-lanak egin zituen (1993-2002: Nafarroako Ikus-entzunezkoen Sormenaren Jaialdiaren koordinatzailea; 1997-2006: Eszena Dantza Jaialdiaren koordinatzailea). Halaber, Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen 1996 eta 1998 urteen artean.

2005. urtean, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia abian jarri zuen, eta horren zuzendari exekutiboa izan da lehen sei ediziotan, 2005. urtetik 2010. urtera, eta 2014ko eta 2015eko edizioetan. 2009. urtean, INAAC (Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua) Fundazioaren Zuzendariordetza bere gain hartu zuen; erakundea 2014ko ekainean desagertu zen, eta ordura arte Nafarroako Film Commission, Nafarroako Filmoteka eta Punto de Vista Zinema Jaialdia kudeatu zituen.

2014ko uztailaren 1ean, Kultura teknikariaren postura itzuli zen Nafarroako Gobernuan, Punto de Vista Jaialdiaren zuzendari exekutiboa izatearekin eta produkzio zinematografikorako diru-laguntzak koordinatzeko lanak egitearekin batera.

2015eko uztailean, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari izendatu dute.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa