(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Eskumenak eta egitura

171/2015 Foru Dekretuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen eta erakunde autonomo honi osasun zerbitzu, instalazio eta prestakuntzen kudeaketa eta antolaketarekin zerikusia duten eskumenak esleitu zizkion. Bere eginkizunetako batzuk honakoak dira:

a) Osasun-hezkuntza eta autozaintzaren sustapena.

b) Talde berariazkoei prebentzioa, atzemate goiztiarra eta babesa ematea arrisku-faktoreen aurrean.

c) Osasun laguntza, bere modalitate, espezialitate eta laguntza maila guztietan.

d) Errehabilitazioa eta gizarteratzea.

e) Familia arloko plangintza eta orientabidea, eta sexu-hezkuntza.

f) Farmazia laguntza ematea.

g) Prestazio osagarrien kudeaketa.

h) Osasun eta administrazio zerbitzuetako langileen prestakuntza.

i) Osasun arloko ikerketa.

Egitura

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gobernu, zuzendaritza eta parte-hartze organoak dauzka bere egituran.

Bere gobernu organoa Gobernu Kontseilua da.

Era berean, bi zuzendaritza organo ditu:

a) Zuzendaritza Kudeatzailetza.

b) Zuzendaritza Batzordea.

Eta hiru parte-hartze organo:

a) Nafarroako Osasunaren Kontseilua.

b) Barrutietako Osasun Kontseiluak (Iruñekoa, Tuterakoa eta Lizarrakoa).

c) Eskualde Oinarrizkoetako Osasun Kontseiluak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa