(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Eskumenak eta egitura

242/2015 Foru Dekretuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen eta erakunde autonomo honi osasunaren sustapenarekin eta osasun arazo kolektiboen zaintza, prebentzio eta esku hartzearekin, bai eta lan osasunarekin ere zerikusia duten eskumenak esleitu zizkion. Bere eginkizunetako batzuk honakoak dira:

a) Zainketa, kontrola eta esku-hartzea epidemia agerraldietan eta herritarren osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen egoeretan, banakoak edo kolektiboak izan.

b) Txertoen programak.

c) Herritar guztien zein arrisku handiak dituzten talde batzuen osasun egoeraren etengabeko ebaluazioa, estatistiken eta inkesten bidez.

d) Eritasunen prebentzio eta prozesu berariazkoen aurkako borroka.

e) Osasunaren sustapena, osasun-hezkuntza, droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen prebentzioa eta sexu- eta ugalketa-osasuna.

f) Langileen osasun integrala babestu eta sustatzea.

g) Laneko arriskuen prebentzioa, hala nola lan istripuak eta lanbideko eritasunak, bai eta bere kontrolerako sistemak garatzea ere.

h) Langileen aldi baterako ezintasunak zaintzea eta kontrolatzea.

i) Prestakuntza eta ikerketa jarduerak egitea bere eskumeneko gaietan.

Egitura

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak zuzendaritza eta partaidetza organoak dauzka bere egituran.

Hiru zuzendaritza organo ditu:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Zuzendaritza Kudeatzailetza.

c) Zuzendaritza Batzordea.

Eta hiru partaidetza organo:

a) Nafarroako Lan Osasunaren Kontseilua.

b) Barrutietako eta Eskualde Oinarrizkoetako Osasun Kontseiluak.

c) Batzorde Teknikoa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa