(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 132/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Osasun Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Osasun arloko agintea eta esku-hartze publikoa betetzea pertsonaren eta gizartearen osasunean.

b) Herritarren osasun arloko eskubideei eta prestazio sanitarioei dagokienez, aukera-berdintasuna sustatzea. Osasun laguntza publikoa jasotzeko eskubidea aitortzea eta prestazio sanitario publikoen katalogoa baliatzeko baldintzak kontrolatzea.

c) Herritarrek eta entitate publiko nahiz pribatuek osasunari dagokionez dituzten eskubideak eta betebeharrak bermatu eta zaintzeko sistemak garatzea.

d) Pazientearen segurtasunerako politikak eta prestazioen kalitatea sustatzea.

e) Osasun baliabideen lurralde banaketari buruzko plangintza egitea.

f) Osasun laguntza beste entitate pribatu eta publiko batzuekin ituntzeko politika orokorra ezartzea.

g) Ondokoak antolatu, ikuskatu eta ebaluatzea: zentroak, zerbitzuak, establezimenduak, botikak, produktu sanitarioak eta abar.

h) Osasun arloko programa eta prestazio mediko prebentiboak garatzea.

i) Hilotzen gaineko osasuna.

j) Odol, organo eta ehun transplanteen eta emateen arloko eginkizunei laguntza ematea.

k) Medikuntzako ikasle eta profesionalen prestakuntza, eta osasunaren arloko gaiei buruzko ikerketa sustatzea.

Egitura

Osasun Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua.

b) Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa