(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Eskumenak eta egitura

240/2015 Foru Dekretuak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren estatutuak onetsi zituen eta erakunde autonomo honi emakume eta gizonen arteko berdintasun politikekin eta genero indarkeriaren aurkako jarduerekin zerikusia duten eskumenak esleitu zizkion. Bere eginkizunetako batzuk honakoak dira:

a) Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan Nafarroako Gobernuaren plangintza orokorra egitea.

b) Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan parte hartzen duten erakundeen arteko jarduerak koordinatzea.

c) Genero indarkeriaren biktimei laguntza eta babesa ematea.

d) Ekintza positiboak diseinatzea eta bultzatzea.

e) Sustapen lanak egitea generoaren ikuspuntua Foru Administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan sartzeko.

f) Nafarroan emakumeen egoeraren bilakaerari buruzko azterketa eta ikerlanak egitea.

g) Herritarrak sentsibilizatzea gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaz.

h) Sexu-diskriminazioaren arloan aurkeztutako salaketen arreta eta bideratzea, eta euren erabakian laguntzea.

i) Erabakien hartzean emakumeen parte hartzea sustatzea.

Egitura

Honako hauek dira Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaritza organoak:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Zuzendaritza Kudeatzailetza.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa