(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua

Eskumenak eta egitura

130/2015 Foru Dekretuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren estatutuak onetsi zituen eta erakunde autonomo honi euskararen erabilera ofizialarekin eta hizkuntza honen baliabideen planifikazio, sustapen eta kudeaketarekin zerikusia duten eskumenak esleitu zizkion. Bere eginkizunetako batzuk honakoak dira:

a) Nafarroako administrazio publikoek euskararen tratamenduan dituzten jarduerak aztertzea eta ebaluatzea.

b) Erakunde publikoei aholku ematea Euskarari buruzko Foru Legea aplikatzeari dagokionez.

c) Langile publikoek euskara ikasteko eta hobetzeko prestakuntza antolatzea eta kudeatzea.

d) Euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak egitea eta hedatzea.

e) Bizitza sozialeko esparruetan euskararen presentzia sustatzea, komunikabideak, sare sozialak eta, oro har, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak barne.

f) Foru Administrazioko gaztelania-euskara itzulpen ofiziala egitea eta arlo honetan toki erakundeei aholku ematea.

g) Terminologiaren alorrean eta toponimiaren esparruan jardutea.

h) Nafarroako euskalkiak kontserbatzea, garatzea eta hedatzea.

i) Herritarrei hizkuntza eskubideen berri ematea.

Egitura

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak zuzendaritza eta parte-hartze organoak dauzka bere egituran.

Honakoak dira zuzendaritza organoak:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Zuzendaritza Kudeatzailetza.

Era berean, parte-hartze organo bat du, Euskararen Nafar Kontseilua alegia.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa