(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 129/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Bakearen kultura eta bizikidetza soziala eta politikoa bultzatzeko politikak sustatu eta koordinatzea.

b) Memoria historikoari eta memoria hurbilari buruzko politika publikoak zehaztea.

c) Biktima guztiekiko elkartasun, aitortza eta arretarako politikak garatzea: terrorismoaren biktimak; gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zutenak; motibazio politikoak eragindako ekintzen biktimak.

d) Lankidetza izatea administrazio publiko, erakunde eta entitate sozialekin, biktimei laguntza integrala eta egokia emateko xedeaz.

e) Zikloak, ikastaroak, mintegiak edo kongresuak antolatzea motibazio politikoa dela-eta giza eskubideen alorrean egiten diren urraketen larritasunaz.

f) Indarkeriari eta haren ondorio sozialei buruzko ikerketa historikoa eta argitalpenak sustatzea.

g) Diktadurarekin lotutako sinbologia, toki-izenak eta ohorezko aipuak desagerraraztea.

h) Memoria historikorako eta hura babesteko toki adierazgarri eta sinbolikoen zentsua egitea.

i) Hilobien mapa gaurkotzeko lana bultzatzea, gorpuzkinak hilobietatik ateratzeko prozesuan parte hartzea eta ADN banku bat sor dadila sustatzea.

Egitura

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu barruan:

a) Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzua.

b) Nafarroako Memoriaren Institutua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa