(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

contacto de esta sección

info@navarre-europe.eu

Tel. +32 2 721 60 77

Rue De Pascale,16
B-1040 Bruselas

Twitter: @bruselas_na

Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza

Eskumenak eta egitura

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 129/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzari, besteak beste:

a) Europar Batasunaren aurrean Nafarroaren interesak ordezkatzea, eta horiek babestea.

b) Europako erakundeek hartzen dituzten erabakien segimendua egitea eta erakunde horiek arauak sortzeko prozesuetan informazioa lortzea, Nafarroaren interesekoak diren gaietan.

c) Nafarroako sektore publiko eta pribatuarentzat aukerak aktiboki bilatzea enpresa eta finantza arloetan.

d) Foru Komunitatea atzerrian sustatzen eta proiektatzen laguntzea.

e) Foru Administrazioaren eta Batasuneko erakundeen arteko harremanak koordinatzea, Nafarroarentzat interesekoak diren proiektuen jarraipena egiteko.

f) Europar Batasuneko Eskualdeen Batzordearen lanen jarraipena egitea.

g) Nafarroako entitate publiko eta pribatuei aholkularitza eta informazioa ematea Batasuneko politikei eta programei buruz.

h) Lankidetzan aritzea Espainiak Europar Batasunean duen ordezkaritzarekin, bai eta beste estatu kide batzuetako antzeko entitateekin, Bruselan kokatuak daudenekin.

Egitura

Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzak bulego bat izanen du, Mikel Irujo Amezaga ordezkariak zuzendua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa