(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 129/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Departamentuetako politika informatiboak koordinatzea.

b) Gobernuaren eledunari laguntzea.

c) Komunikabideekiko harremanez arduratzea.

d) Nafarroako Gobernuaren eta Foru Administrazioaren presentzia Interneten eta sare sozialetan.

e) Herritarren arreta eta parte-hartzea.

f) Foru Administrazioarekin egin daitezkeen tramiteei buruzko informazioa ematea.

g) Nafarroako nortasunaren zabalkundea egitea.

h) Erakundeen publizitatea.

i) Nafarroako Gobernuko ekitaldiak antolatzea, eta protokoloa.

j) Foru Gobernuaren argitalpenak eta paper ofizialak.

k) Foru Gobernuak beste erakunde eta entitate batzuekin eta beste erkidego batzuetako biltoki eta etxeekin dituen harremanetan segitu beharreko ildoak zehaztea.

Egitura

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Komunikazio Zerbitzua.

b) Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzua.

c) Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa