(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Eskumenak

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua

Lehendakariaren 23/2015 Foru Dekretuak, abuztuaren 10ekoa, 8/2015 Dekretua, uztailaren 22koa, aldatzen duena, Foru Komunitateko Administrazioaren egitura ezarri zuen eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari honako eskumen hauek esleitu zizkion:

- Hizkuntza politika.
- Gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak.
- Bakeari, bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko politikak.
- Ikerlan estrategikoak.
- Herritarren parte-hartzea bultzatzeko politikak.
- Gobernuaren eledunaren eginkizunak.
- Lehendakariari laguntzea.
- Parlamentuarekiko eta Foru Komunitateko, autonomia erkidegoetako, Espainiako eta Europako beste erakunde batzuekiko harremanak.
- Nafarroako Gobernuaren erakunde irudia babestu, garatu eta sustatzea.
- Europar Batasuneko erakundeetan parte hartzea.
- Nafarroako Gobernuaren Bruselako delegazioa.
- Informazio politika koordinatzea.
- Herritarrentzako arreta.
- Hedabideak.
- Nafarroako Gobernuaren agerpena interneten eta sare sozialetan.
- Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrekiko eta Nafarroako Etxe eta Zentroekiko koordinazioa.

Bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskundantziak ere.

Oinarrizko egitura: 

a) Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.
b) Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia.
c) Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza.
d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.
e) Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa.
f) Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa