(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Forala

Eskumenak eta egitura

178/2001 Foru Dekretuak dioenez, Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralak tributuen arloan edozein pertsonak edo erakundek aurkeztutako aurkaratze ekonomiko-administratiboak ezagutzeko eta ebazteko eskumena du. Orokorrean, ebazpen-proposamenak ematen ditu, gero Nafarroako Gobernuak berretsi behar dituenak, baina ez da berrespenik behar aurkaratu den ekintzaren betearazpena eteteari buruzko ebazpenetan.

Bide administratiboan eman daitekeen azken urratsa da aurkaratze ekonomiko-administratiboa. Hori dela eta, Auzitegiaren ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztea besterik ez da geratzen.

Egitura

Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Forala gehienez ere bost kidek osatzen dute, Nafarroako Gobernuak Ogasuneko teknikariak diren funtzionarioen artean aukeratuak.

Horietako bat bertako lehendakaria da eta Auzitegiko kide ez den idazkari baten laguntza dauka.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa