(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Eskumenak eta egitura

Unitate organiko horizontal bat da, departamentuak arlo orokor hauetan dituen beharrei erantzuten diena: gai tekniko eta juridikoak, giza baliabideak eta aurrekontuen kudeaketa.

Haren eginkizun nabarmenenak hauek dira:

a) Laguntza juridikoa ematea departamentuko gainerako unitateei, bai arauen prestaketan bai haien egintzen eta xedapenen kontra aurkezten diren errekurtso administratiboen ebazpenean.

b) Departamentuari atxikitako langileen kudeaketa eta kontrola, bai eta langile publikoek oporren, lizentzien eta baimenen arloan egiten dituzten kontsultei erantzutea.

c) Departamentuko unitateen aurrekontuak nola betetzen diren kontrolatzea, bai diru-sarrerei bai gastuei dagokienez.

d) Departamentuko organoek onetsitako foru aginduak eta ebazpenak erregistratu, artxibatu eta gordetzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko 15/2004 Foru Legeak ezartzen du departamentu bakoitzak idazkaritza tekniko nagusi bat izanen duela, kontseilariaren menpe zuzenean.

Egitura

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 134/2015 Foru Dekretuak atal hauetan banatuta antolatzen du Idazkaritza Tekniko Nagusia:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Araubide Administratiboaren Atala.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa