(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Nafarroako Estatistika Institutua

Eskumenak eta egitura

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 134/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Nafarroako Estatistika Institutuari, besteak beste:

a) Nafarroarentzat interesa duen jarduera estatistiko publikoa zuzentzea.

b) Datuen sailkapenerako eta emaitzak aurkezteko terminologia arauak proposatzea, eta beste administrazio batzuen jarduera estatistikoarekin koordinazio metodologikoa sustatzea.

c) Estatistikako urteko programek agindutako estatistika azterlanak egitea.

d) Beharrezkoak diren zentsu lanak egitea Nafarroako lurraldeari, populazioari, etxebizitzei eta jarduera ekonomikoei buruzko informazioa sortu eta egunean edukitzeko.

e) Estatistikaren arloko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntza.

f) Nafarroan interes publikokoa den informazio estatistikoari buruzko datu-baseak garatzea.

g) Nafarroari buruzko estatistiken zabalkundea.

h) Estatistikak egitean erabilitako galde-sorten eta metodoen eraginkortasuna frogatzeko ikerketak egitea.

i) Aurreikuspeneko ereduak egitea, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak planifikazio ekonomikoa egiteko erabiltzen dituena.

Egitura

Nafarroako Estatistika Institutuak atal hauek ditu:

a) Azpiegitura Estatistikoaren Atala.

b) Ekoizpen Estatistikoaren Atala.

c) Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Atala.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa