(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Nafarroako Zerga Ogasuna

Eskumenak eta egitura

135/2015 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen eta erakunde autonomo honi Foru Komunitateko tributu sistemarekin zerikusia duten eskumenak esleitu zizkion. Bere eginkizunetako batzuk honakoak dira:

a) Laguntza teknikoa ematea hitzarmen ekonomikoarekin zerikusia duten gaietan; ekarpen ekonomikoaren eta doikuntza fiskalen kalkulu eta balorazioan, esaterako.

b) Europar Batasuneko arautegia eta jurisprudentzia aztertu eta begiratzea eta Nafarroako tributu arloko arautegian duen eragina ebaluatzea.

c) Tributuen arloko neurriek diru-bilketaren gainean duten eragina ebaluatzeko simulazioak egitea.

d) Tributuak kudeatzea eta biltzea; besteak beste, Pertsona Fisikoen Errentaren, Sozietateen, Ondarearen eta Oinordetzen gaineko zerga.

e) Errentaren kanpaina antolatu eta koordinatzea.

f) Zergadunen datuak babestea.

g) Tributuak ikuskatzea.

h) Zergei buruzko kontsulten inguruan, zergadunei laguntza eta argibideak ematea aurrez aurre, telefonoz eta baliabide telematikoak erabiliz.

Egitura

Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendaritza organoak hauek dira:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Zuzendaritza Kudeatzailetza.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa