(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

Eskumenak eta egitura

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 134/2015 Foru Dekretuak honako eskumen hauek esleitzen dizkio Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste:

a) Nafarroako Aurrekontu Orokorrak prestatzea, Foru Gobernuak ezartzen duen bezala, eta horien jarraipena egitea.

b) Aurrekontu egonkortasunaren helburuak betetzea.

c) Epe ertainerako programazio ekonomikoa egitea beste departamentuekin batera.

d) Nafarroako Zor Publikoaren administrazioa eta kontrola.

e) Foru Administrazioaren eta haren ente eta erakunde autonomoetako kontu-hartzailetza eta finantzen kontrolerako lanak koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea.

f) Departamentuen kontabilitatea eta ordainketak kudeatzea.

g) Nafarroako kontu orokorrak prestatzea.

h) Estatuarekiko eta beste administrazio publiko batzuekiko koordinazio ekonomiko eta finantzarioa egitea, Europar Batasunarekikoa barne.

i) Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren arloko gaietan laguntzea.

j) Nafarroako Ondarea babestu eta defendatzea.

k) Sektore publikoko enpresen antolaketa eta kontrola egitea, bai eta haietako zuzendaritza eta administrazio organoena ere.

Egitura

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu:

a) Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzua.

b) Kontabilitate Zerbitzua.

c) Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzua.

d) Ondare Zerbitzua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa