(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua

Eskumenak eta egitura

133/2015 Foru Dekretuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen eta erakunde autonomo honi kirolaren eta gazteriaren arloko politika publikoekin zerikusia duten eskumenak esleitu zizkion. Bere eginkizunetako batzuk honakoak dira:

a) Kirolaren arloko zerbitzu eta programa berariazkoak bultzatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

b) Atxikiturik dituen kirol zentro eta instalazioak kudeatzea, baita horietan egiten diren mantentze lanak eta ekipamenduak ere: Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa, “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroa, Guelbenzu Jolaslekua, Kirolaren Etxea eta “Printzearen Gotorlekua” Kirol Egoitza.

c) Gazteriaren arloko zerbitzu eta programa berariazkoak bultzatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

d) Atxikiturik dituen gazteen zentro eta instalazioak kudeatzea, baita horietan egiten diren mantentze lanak eta ekipamenduak ere: “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitza eta “Otadiko Kristo Santua”, “Baztan”, “Belbieretxea” eta Getadarko gazteen aterpetxe eta zentroak.

e) Kirol eta gazteria erakundeei laguntza eta diru-laguntzak ematea.

f) Institutuaren eskumenekoak diren arloen gainean Gobernuari eta Administrazioari aholku eta informazio ematea.

Egitura

Honako hauek dira Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendaritza organoak:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Zuzendaritza Kudeatzailetza.

c) Kirolaren Zuzendariordetza.

d) Gazteriaren Zuzendariordetza.

e) Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetza.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa