(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Eskumenak

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

Lehendakariaren 23/2015 Foru Dekretuak, abuztuaren 10ekoa, 8/2015 Dekretua, uztailaren 22koa, aldatzen duena, Foru Komunitateko Administrazioaren egitura ezarri zuen eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari honako eskumen hauek esleitu zizkion:

- Kultur ondarea babestu eta handitzea.
- Herritarrek kulturarako sarbidea izateko erraztasunak ematea.
- Arte sormena eta zabalkuntza bultzatu eta sustatzea.
- Kirola sustatzea bizi kalitatea hobetzeko oinarrizko ardatz gisa.
- Kirol azpiegiturak arautu eta hobetzea.
- Gazteriak gizartean parte aktiboa izateko politika zeharkakoak garatzea.
- Gazteak elkartzeko eta gazteriaren sormena eta ekintzailetza bultzatzeko politika sustatzea.

Bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.

Oinarrizko egitura:
a) Vianako Printzea Erakundea- Kultura Zuzendaritza Nagusia.
b) Idazkaritza Tekniko Nagusia.
c) Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa