(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Legezko oharra

Eguneratze-data: 2012ko matxoaren 2a

Nafarroako Gobernua, egoitza soziala San Ignacio etorbideko 1. zenbakia duena, 31001, Iruñea, Espainia, eta IFK: S-3100001C zenbakiarekin, navarra.es bigarren mailako Interneteko domeinuaren titularra da.

1.-Informazioaren berrerabilpenari buruzko legezko oharra

Europako Parlamentuko 2003/98/CE Zuzentarauak [http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:32003L0098:ES:HTML], lekuz aldatzen duen Sektore publikoko informazioaren berrerabilpenari buruzko 37/2007 Legeak, azaroaren 16koa, [http://www.boe.es/boe/dias/2007/11/17/pdfs/A47160-47165.pdf] nagusiki parte hartzen duten administrazio eta erakundeek dituzten informazio publikoaren berrerabilpena arautzen du, hau da, merkatuko eragile potentzial guztien eskubidea instantzia publikoen informazioaren berrerabilpenerako. Araudi honen arabera, Administrazioak obra birproduzitu, banatu eta jendaurrean komunikatzen uzten du eta, gainera, obraren transformazioa sortzen diren obrak egiteko, baldin eta obra batek –eta hori nagusitzen da- izan dezakeen lizentzia edo oharrarekin kontrajarrita ez badago.

Informazioaren berrerabilpenerako, honako baldintza hauek bete behar dira:

Dagokion departamentu edo erakunde erantzulearekin harremanetan jarri behar da, eta eskubideen egile edo titularra aipatu behar da beti: Nafarroako Gobernua. (e)ko Departamentua [departamentuaren izena]. [erakunde autonomoa, enpresa publikoa].

Esteka honetan [http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/] Nafarroako Gobernuaren organigrama kontsulta daiteke.

Gainera, berrerabilpena lehentasunezko beste ondasun batzuk babestuz muga daiteke, datu pertsonalen babesa, intimitatea edo besteen babes intelektualen eskubideak, esaterako. Jabetza intelektualak babestutako obren berrerabilpena hedapen irekiko lizentziak erabiliz gauza daiteke, Creative Commons-enak adibidez; hauek obrak esplotatzeko zenbait eskubide lagatzen dituzte. Lizentzia horiek aplikatzen diren edukietan, berrerabilpena egiten uzten da bertan ezartzen diren baldintzetan.

Nafarroako Foru Erkidegoaren logotipo, marka, ezkutu eta ikur bereizgarriak erabiltzea galarazten da erakunde horrek parte hartzen ez duen edo babesten ez duen argitalpen eta webguneetan. Identitate korporatiboko elementu horiek Nafarroako Gobernuarenak dira bakar-bakarrik, eta indarrean dagoen aplikaziozko legeriak babesten ditu.

2.-Pribatutasuna: navarra.es webgunearen izaera pertsonaleko datuak babesteko politika

Nafarroako Gobernuak datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datu horiek ematen dira webgune horren orrialdeen bidez izaera pertsonaleko datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoak (LOPD), abenduaren 13koa, ezarritako baldintzetan, datu pertsonalen tipoari beharrezkoak eta egokiak diren segurtasun-neurriak inplementatuz, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua betez, LOPD garatzeko Araudia onartzen duena.

Eskatzen diren datuak jasotzen diren helbururako beharrezkoak, aproposak eta egokiak direnak izango dira, eta automatizatutako tratamendu bat jasoko dute.

Izaera pertsonaleko datuak jasotzen dituzten eta formularioak dituen orrialde bakoitzean, berariaz honen berri emango da: izaera pertsonaleko fitxategi bat edo tratamendu bat dagoela, hura jasotzeak duen helburua eta informazioa zer pertsonek jasoko duten, laga daitezkeen datuak, fitxategiaren arduradunaren identitatea eta helbidea, bai eta datu horien gainean eskuratzeko, zuzentzeko, eteteko eta aurkaratzeko eskubideak egikaritzeko aukera ere, eta haiek egikaritzeko era ere.

Izaera pertsonaleko datuak jasotzen dituen formulario batean eskubide horiek edo haiek egikaritzeko era esplizitatzen ez diren kasuan, Gobernu Irekia eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusian jakinaraz dezakezu, Tomás Caballero Parkea, 1ean dagoena, 31005, Iruñea. Organo horrek gertaera delako orrialdearen unitate arduradunari jakinaraziko dio zuzendu dezan eta eskaerari erantzuna eman diezaion.

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuaren atarien informazio-orrialde batean (formularioa ez dena) bere datu pertsonalen baten gainean eskuratzeko, zuzentzeko, eteteko eta aurkaratzeko eskubideak egikaritu nahi baditu (irudiak edo ahots-grabazioak barne), orrialdearen arduradun den Nafarroako Gobernuaren departamentu edo erakundera jo beharko du.

Bestalde, galletak (cookies) estatistikako helburuekin soilik erabiltzen dira; izan ere, atariko arduradunei informazio garrantzitsua ematen die herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetze aldera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa