(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa: indarreko Ituna ostirala, 2010.eko azaroak 5

2007ko azaroaren 5ean Nafarroaren eta Estatuaren ordezkariek, batak Miguel Sanz Nafarroako Gobernuburua eta besteak Carlos Ocaña y Pérez de Tudela Ogasun eta Aurrekontuen Estatuko idazkaria buru zutela, Hitzarmen Ekonomikoa eguneratzeko eta egokitzeko agiria sinatu zuten. Estatuko autonomia erkidegoen artean, Nafarroako Foru Komunitateak berezko finantza araubide bat dauka, arrazoi historikoetan errotua.

Sanz presidentea eta Estatuko idazkaria, hitzarmen ekitaldian.

Sanz presidentea eta Estatuko idazkaria, hitzarmen ekitaldian.

Hitzarmen Ekonomikoak Nafarroak Espainian duen finantza-autonomia arautzen du. Itunaren jatorria, nonbait, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak ahalmena ematen dio Nafarroari bere zerga erregimena ezarri eta arautzeko, non eta horrek ez duen nazioarteko hitzarmenen eta Estatuko zergen aurka jotzen.

Beraz, Hitzarmen Ekonomikoa Nafarroak duen finantza-autonomiaren ondorio da, eta zerga bakoitzerako harmonizazio irizpideak jasotzez gain “Nafarroatik Estaturako ekarpena” egitera behartzen du, hau da, urtero Foru Komunitateak hainbesteko bat ordaindu behar dio Administrazio Zentralari, transferitu gabeko zerbitzu eta eginkizunak betetzeagatik.

1841etik gaur egun arte bost itun hitzartu dira: 1877, 1927, 1941 eta 1969koa, eta orain indarrean dagoena, 1990eko uztailaren 31n sinatua; 1997an, 2003an eta 2007an izenpetutako testuen bitartez eguneratu eta aldatu egin zen orain indarrean dagoen ituna.

Dokumentazioa:
Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa