Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak prentsako bi akreditazio mota ematen ditu: bata arrunta eta bestea berezia, ekitaldi jakin batzuetarako.
Ez da akreditazio fisiko edo prentsako txartela ematen. Zerrenda bat da, eta Nafarroako Gobernuko Prentsa Aretora joan nahi duten komunikabideek horretan izena eman behar dute.
Eskatzeko modua: zuzenean eska daiteke Komunikazio Zerbitzuaren bulegoetan (Carlos IIII, 2-2.a, Iruña) edo telefono-zenbaki honetan: 848 42 77 00.
Gobernuak antolatutako edo Gobernuak lagundutako ekitaldi jakin batzuetan sartzeko beharrezko akreditazioa da. Kasu honetan, akreditazio-txartela ematen da.
Izapidetzak on-line: akreditazio bereziak internet bidez izapidetzen dira: sartu izapidetze-inprimakira.