(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berotegi-efektuko gas-igorpenak % 3,8 igo ziren 2017an, Nafarroan ostirala, 2019.eko martxoak 29


2020-2030rako Klima Aldaketaren ibilbide-orrian jasotako neurriek igorpen horien murrizketa bermatu beharko dute, aurreikusitako helburuak betetzeko


Nafarroan, 2017ko berotegi-efektuko gasen inbentarioan jasotako datuen arabera, foru-erkidegoan igorpen zuzenak % 3,8 areagotu dira 2016arekiko, 5,74 miloi tonaraino iristeraino. Txostenean jasotakoaren arabera, 2014az geroztik energiarena da gas-igorpenak gehien areagotu dituen sektorea (% 77,6 hain zuzen, azken urteotan).

Azterketan azaltzen den bezala, areagotze hori ekonomiaren eta kontsumoaren aktibazioari lotuta dago, eta Berotegi Efektuko Gas igorpenetatik ez da behin betikoz banandu.

2017ko datu-analisiaren arabera, inbentarioak honela banatzen ditu sektoreak, gas-igorpen mailaren arabera: lehenbizi, industria-sektorea dago ( % 28,14ko gas-igorpena); gero, garraioa (% 20,26) eta lehen sektorea ( % 18,32). Eta, atzetik, lehen aipaturiko energia-sektorea, % 17,2ko gas-igorpenarekin, 2014az geroztik antzemandako igoeraren kausa nagusitzat jotzen dena.

2017an 986.730 tona C02 baliokide igorri dituen sektore honen barruan daude ziklo konbinatuko zentraletan elektrizitatea sortzeko prozesuetako igorpenak eta hondakinak kudeatzeko instalazioetan eta industria-kogenerazioko fabriketan egindako igorpenak eta erregai gaseosoen hornidura-sistemetako ihesak.

2016arekin alderatuta ere industria-sektorea da  gas-igorpenak gehien areagotu dituena (% 7,6). Haren atzetik datoz bizitegien eta zerbitzuen sektorea ( % 6,5), energia-sektorea (% 3,3), hondakinen sektorea (% 2,1) eta garraio-sektorea ( % 1,94). Lehen sektorean, aldiz, gas-igorpena % 0,56 murriztu da.

8 tona CO2 per capita baino gehiago

2017an, pertsona bakoitzeko per capita –CO2 igorpenak 8,72 tonakoak izan dira (8,3 izan ziren 2016an). 2014az geroztik joera gorakorra antzeman da, aintzat hartzen badugu 1990an pertsona bakoitzeko 7,8 tonara iristen zela Nafarroan. Europar Batasuneko datuen arabera (EDGAR), Estatu osoan 6,09 tona per capita inguruan dago. Frantzian 5,20 eta Erresuma Batuan 5,73. Nafarroa Poloniaren (8,36), Finlandiaren (8,48) eta Norvegiaren (8,85) parean egongo litzateke, eta Belgikaren (9,12) eta Alemaniaren (9,70) azpitik.

Gas-igorpenen murrizketa, Ibilbide Orria eta Klima Aldaketaren Foru Legearen aurreproiektua

KLINAren helburuak eta proiekzioak betetzeari dagokionez, Nafarroan Klima Aldaketaren Ibilbide Orriak ezartzen du 2020an Berotegi Efektuko Gas igorpenak % 20 murriztuko direla 2005arekiko. Proiekzioen arabera, 2017an gas-igorpenak % -18,6 murriztu behar ziren, aldiz, % -1,61 murriztu dira, aurreikusitakoa baino portzentajezko 2,5 puntu gutxiago hain zuzen.

2017an hirugarren urtez jarraian gas-igorpenen urte arteko igoera eman da (% 3,96 hain zuzen 2016arekin alderatuta), eta aurreikusitako murrizketa-ibilbidetik desbideratzeak eta 2018rako aurreikuspenek arriskuan jartzen dute 2020rako gas-igorpenen murrizketa lortzeko helburua.

2030rako ezarritako helburuaren betearazpenari dagokionez, 2020-2030rako aurreikusitako neurri guztiak martxan jartzea eta gas-igorpenak % 45 murriztea espero da, 2005arekin alderatuta. Horretarako, Klima Aldaketaren eta Energia Trantsizioaren Foru Legean babestuko dira. Foru Legearen aurreproiektua aurkezpen eta informaziorako eta partaidetzarako prozesuan dago jada,  foru-erkidegoan zehar toki ezberdinetan egiten ari diren saio irekien bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa