Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Apirilaren 1etik 5era ospatuko da Civicanen, nahiz eta zenbait ekintza Tuteran eta Elizondon ere gauzatuko diren
Hezkuntza Departamentuak eta Caja Navarra Fundazioak Berrikuntza, Sorkuntza eta Ekintzailetzaren zortzigarren astea antolatu dute. Ekimena apirilaren 1ean hasiko da eta 5ean amaitu. Hitzordua Caja Navarra Fundazioaren Civicanen izango da eta nahiz eta egitarauaren gehiengo bertan gauzatuko den, Tutera LHI ETI eta Elizondoko Lanbide Eskolan ere jardunaldiak egingo dira proiektu hori Nafarroako gainontzeko zonaldeetara ere gerturatzeko asmoz.
Astea Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleei dago zuzendua eta bertan komunikazioa, sormen teknikak zein lana aurkitzeko estrategiak lantzeko tailerrak egingo dira. Gainera, ikastetxe ezberdinetako zuzendaritza taldeentzako ekintza formatiboak eskainiko dira berrikuntza eta ekintzailetzarekin lotuta.
Zortzigarren edizio honek jarraipena emanen dio 2017an lehendabizikoz Elizondon egindako ekimenari. Jardunaldi hau osotasunean euskaraz egingo da Bera eta Iruñeko Donibane LHIko ikasleekin.
Jardunaldi hauetan Nafarroako 17 ikastetxeetako Lanbide Heziketako Goi Mailako lehen kurtsoko 1.100 ikasleek hartuko dute parte. Jardunaldien helburua Lanbide Heziektaren arloan berrikuntza, sormena eta ekintzailetza bultzatzea da, hortaz zikloetako ikasle eta irakasleei daude zuzenduak. Ekimen berritzailea da, izan ere egun ez da horrelakorik ospatzen beste erkidegoetan.
Helburuetariko bat LHko ikasleei metodologia berriak eskaintzea da, berrikuntza eta sormenaren bidez ekintzailetzaren kulturan sar daitezen. Horretarako, 18 tailer ezberdin eginen dira, guztiak praktikoak, trebetasun eta ahalmen ezberdinak indartzeko.
Jardunaldien ordutegia 09:00etatik 13:00etara izanen da, astelehenetik, apirilaren 5a bitartean. Jardunaldietan parte hartuko dute CEIN, Nafarroako Ganbera, Acción Contra el Hambre, Posthac, AMEDNA, AJE, Eder Partzuergoa eta Navarra Televisión.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen