Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda apirilaren 17an argitaratuko da eta matrikula ekainean egingo da
2019-2020 ikasturtean ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak onartzeko jarraibideak, egutegia eta prozedura onetsi ditu Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Ebazpen bidez. Era berean, hurbiltasun irizpidea xedatu du hainbat herritarako, bai eta gehienezko ratioa maila bakoitzeko ere.
DBHko eta Batxilergoko ikasleek ikastetxeetan izen-emateko epe arrunta apirilaren 8tik 12ra izango da, onartuen behin-behineko zerrenda apirilaren 17an argitaratuko da, eta matrikula ekainaren 26tik uztailaren 12ra egingo da.
Epe bereziari dagokionez, izen-ematea ikastetxean egingo da irailaren 2an eta 3an, onartuen behin-behineko zerrenda irailaren 5ean emango da ezagutzera, eta matrikula irailaren 11n eta 12an egin beharko da.
Bestalde, Hezkuntzak gehienezko distantzia linealaren irizpidea xedatu du ondorengo herrietako ikastetxeentzako: Iruña, Ansoain, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Zizur, Eguesibar, Ezkabarte, Uharte, Noain (Elortzibar), Oltza Zendea, Orkoien, Atarrabia eta Zizur Nagusia.
Azkenik, mantendu da 30 ikasleko gehienezko ratioa taldeko DBHko maila guztietan eta 33koa Batxilergoan, joan den ikasturtean xedatu zen bezala.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen