(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 13 milioi euroko laguntza-deialdia egingo du, langabeak Lantegi Eskoletan eta PIFESean trebatzeko osteguna, 2019.eko martxoak 21


Deialdian berrikuntzak sartu dira programa horien kalitatea gehitu eta prestakuntzako espezialitate berriak errazteko; deialdia ostiralean argitaratuko da NAOn


Eskubide Sozialetako Departamentuak,  Nafar Lansareren bitartez, ostiral honetan argitaratuko du NAOn Lantegi Eskolak (EETT) eta Prestakuntza eta Enpleguko Programa Integratuak (PIFES) diruz laguntzeko deialdi berria.

EETT eta PIFES urtearen bigarren erdialdean hasiko dira abian, eta 2019an eta 2021ean jarraitu ahal izango dira. Enpleguak gehienez 13 milioi euroko finantzaketa jarriko du. Aurrekontua urteko 5 milioi eurokoa izango da 2019an eta 2020an eta 3 milioi eurokoa 2021ean.

NLk laguntzak emateko oinarri berriak proposatu ditu, baliabide horien kalitatea areagotu eta Nafarroako sektore estrategiko giltzarriek aurkezten dituzten prestakuntza-premiei erantzuna ematearren, tartean industria-sektoreak.

Halaber, emateko lehentasunak birformulatu ditu, EETT eta PIFES programazioa langabezia-maila handieneko zonetan errazteko eta gizarteratzeko zailtasun handienak dituzten taldeak artatzeko helburuarekin. Hobekuntza horiek egin dira sustatzaileek, ikasleek eta NLko teknikariek egindako ebaluazioaren ondorioz.

Deialdiaren oinarriak jada argitaratuta daude www.empleo.navarra.es guneko "Laguntzak eta diru-laguntzak" atalean, erakunde onuradunak (toki-erakundeak edo irabazi asmorik gabeko erakundeak) proiektuak prestatzen eta proposamenak eskaera berrietara egokitzen joan daitezen. Deialdia argitaratzen denetik erakundeek hilabeteko epean aurkeztu beharko dute haien eskaintza.

Berrikuntzak

EETT eta PIFES programetan arreta osoa eskaintzen da (orientazioa, prestakuntza eta gizarteratzeko laguntza), eta langabeentzat dira, bereziki gizarteratzeko zailtasun handiak dituzten taldeentzat.

Oinarri berrien arabera, taldeei dagokienean, lehentasuna izango dute Bermatutako Errenta jasotzen duten pertsonek eta NLko orientazio-zerbitzuek bideratutako pertsonek (prestakuntzarik gabeko gazteak edo prestakuntza-ibilbideak osatu beharrean aurkitzen diren pertsonak).

Hautatzerakoan, emakumeen eta gizonen arteko oreka sustatuko da. Modu horretan, EETTetan (%66 gizonak) eta PIFESetan (%60 emakumeak) dagoen desoreka zuzendu nahi da, prestakuntza espezialitateetatik desbideratzen den gaia (emakume gehiago arreta sozio-sanitarioan, kutxazainetan edo garbiketa-lanetan; edo gizon gehiago igeltserotzan, soldaduran, gidari profesional bezala edo fabrikazio mekanikoan).

NLk ikasleen artean detektatutako premietara egokitzen ditu programak: EETT lantegiak 24 hilabetera bitartekoak izan daitezke (egun, 18rainokoak ziren), segimendu luzea eskatzen duten erabiltzaileen profila artatzearren; malgutasun handiagokoak dira erakundeek ikasleen laneratzeak eta ordezkapenak kudeatzeko, moduluak amaitzean; edo aukera ematen dute prestakuntza gehitzeko familia profesionalean prestakuntza espezializatuarekin edota 1. Ziurtagiria mailako ikastaroetan; edo funtsezko gaitasunen gaineko prestakuntza jasotzeko (hizkuntza, matematikak).

PIFES programan, espres modalitatea kendu da; hots, ziurtagiri-prestakuntza ez zuten programa azkarrak edo soilik praktikak. Horrez gain, Enpleguak diru-laguntza jarriko du erakundeek PIFESeko ikasleei eta EETT programazioko orientazio-faseetan emango dizkieten beketarako (eguneko eta pertsonako 9 eta 12 euro artean), eta EETTko ikasleen soldatarako (LGSaren %75 gehi kuotak).

Balorazio-irizpide berrien bitartez (guztira 125 puntu), NLk lehentasuna emango die langabezia-indize handieneko zonetan aurkezten diren proiektuei (30 puntu) eta Nafarroa osoko eskaintza orekatuari (10 puntu).

Era berean, NLk kontuan izango ditu batez ere gizarteratzeko gutxieneko baldintza (%25) gainditzeko konpromisoa hartzen duten programak. ‘Talde parte-hartzailearen enplegu-aukerak’ atalak 35 puntura bitarteko puntuazioa izango du.

Balorazio-eremu horretan, nabarmentzekoa da NLk lehentasuna emango diola (15 puntu) familia profesionalen prestakuntza-eskaintzari, azterketa eta prospekzioen bitartez behar handiagoak edo enplegu-hobiak detektatu badira (abeltzaintza eta nekazaritza ekologikoa, energia berriztagarriak, merkataritza eta marketinga edo mekanizatua). Aldiz, ez dute puntuaziorik izango, esate baterako, arte grafikoekin edo eraikuntzarekin loturiko familiek. Neurri horren bitartez, NLren asmoa da espezialitateen eskaintza Nafarroako ekoizpen eta zerbitzu ehunaren premietara egokitzea.

Halaber, beste alderdi hauek hartuko dira kontuan: prestakuntzaren kalitatea (prestakuntza espezializatu erantsia, lehentasunezko arlo ekonomikoekin lotua, edo espezializatua); erakundeetan enpleguaren kalitatea bermatze aldera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea eta kalitatezko ziurtagiriak lortzea edo prestakuntza-planak izatea.

Bestalde, baita ere neurriak hartu dira enpleguaren kalitatea eta zerbitzuen prestazioa hobetzeko prestakuntza-erakundeek; diru-laguntza gehiago zuzendaritzako, orientazioko eta administrazioko langileak kontratatzeko; era berean, kalitate-planak eta gizonen eta emakumeen arteko adiskidetzea baloratuko dira.

Horrez gain, administrazioa sinplifikatzeko neurriak hartu dira. Moduluka prezio itxien ordainketa egingo da, fakturen bitartez justifikatzeko sistema desagertuaz. Prestakuntzarako, NLk ikasle bakoitzeko eta orduko 5,88 eta 8,05 euro artean jarriko ditu, familia profesionalaren eta mailaren arabera; eta Orientazio eta kudeaketa lanetarako, (5.925 euro hilabete bakoitzeko).

Eragina gizarteratzean eta enplegagarritasunean

EETT lantegien gizarteratze-indizeak oso altuak dira; hau da, pertsonen %87,35 lanean. Zenbait espezialitatek oso ongi funtzionatzen dute; esate baterako, mendekotasunerako arreta, logistika-biltegia edo soldadura. Baina beste batzuek indize baxuak dituzte; hala nola, eraikuntzarekin eta lorezaintzarekin loturikoek, NLk egindako azterketaren arabera.

Hala ere, txostenaren arabera, ezinbestekoa da espezialitate berriak sartzea, kontratatzeko aukera handiagoak dituztenak eta Nafarroan garatzeko aukera duten sektoreen barnean (S3), eta industria-espezialitate berriak irekitzea, 4.0 industriak 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria duten profilak beharko baititu.

Enpresek Lantegi Eskoletako ikasleak kontratatzeko esperientzia ontzat jotzen dute; gainera, ia denek berriro errepikatuko dute esperientzia hori, eta EETTeak Profesionalak Prestatzeko zentro bezala hartzen dituzte.

Profil gehienak gizonezkoak dira, gehienetan 22 urte ingurukoak dira, hezkuntza-maila baxukoak, ikasketarik gabeak eta ahulkortasun-egoeran aurkitzen direnak.

Ikasleek ere oso positibotzat jotzen dute prestakuntza, eta uste dute ikasitakoa oso baliagarria zaiela enplegua aurkitzerakoan. Halaber, orientazio-lanaren “inpaktua” oso garrantzitsua dela diote ikasleen enplegagarritasunarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten alderdi guztietan (curriculuma egitea, elkarrizketa bat egitea, lan aurreko alderdiak, e.a.).

PIFES programetan, programa amaitu eta handik hiru hilabetera, laneratze-indizea %35,5ekoa da batez beste, baina alde handia dago espezialitateen arabera. Indize onenak dituztenak mendekotasunaren eta osasun-alderdien (%75 eta %67) eta logistikaren ingurukoak dira.

Enpresek nahiz ikasleek, halaber, "oso positibotzat" jotzen dituzte programak. Horietan bi profil ditugu: batetik, prestakuntza-maila eskasa eta gizartetik baztertzeko egoeran edo arriskuan aurkitzen diren gizon gazteak; eta, bestetik, adin guztietako emakumeak, baina batez ere 35 urtetik gorakoak, baita ere prestakuntza-maila eskasarekin edo lan-merkatuan eskaera txikia duten prestakuntzekin.

Programei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo esteka kontsulta dezakezu. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
AyudasaEscuelasTalleryProgramasIntegradosdeFormaciónyEmpleo.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa