(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

DBHko ikasturte hasierari buruzko informazioa helarazi die Hezkuntzak Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillaseko udal arduradun, Guraso Elkarte eta zuzendaritza taldeei ostirala, 2019.eko martxoak 15


DBHko 1. maila egingo duten ikastetxeetako ikasleak zuzenean Ribaforadako ikastetxean onartuko dira. Apirilaren 8tik 12ra bitartean izango da aurrematrikulazio prozesua


Datorren ikasturtean DBHko 1. maila ikasiko duten Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillaseko ikasleen gurasoak ados agertu dira beraien seme-alabak Ribaforadako San Bartolomé ikastetxean zikloa hastearekin. Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hiru ikastetxeetako Guraso Elkarte, udal arduradun eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin bildu dira ikasketa proiektua aurkezteko. Gainera, gurasoek zein arduradunek aurkeztutako galderei erantzun diete. Datozen egunotan Ribaforadako zuzendaritzak hezkuntza eskaintzaren inguruko zehaztapenak azalduko ditu.

Datorren 2019-20 ikasturtean, orain arte Tuteran DBH ikasten zuten ikasleek, beraien ikasketak Ribaforadan eginen dituzte, eta hala garraio eskubidea izango dute Fustiñana eta Cabanillaseko ikasleek. Hori da Roberto Pérez Elorza, hezkuntzako zuzendari orokorrak, gaur eguerdian Guraso Elkarte, Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillaseko udal arduradun eta Fustinanako Stos. Justo y Pastor, Cabanillaseko S.J. Jereusalén eta Ribaforadako S. Bartolomé ikastetxe publikoetako zuzendaritza taldeekin izandako bileran argitu duena.

Bilera Ribaforadako Kultur Etxean egin da, eta bertan ikastetxe berria hartuko duen eraikinaren inguruko azalpenak ematearekin batera, familiek dituzten zalantzei erantzun eta datorren ikasturtean izango duten hezkuntza eskaintza azaldu da. Gainera, etapa aldaketaren inguruan ohikoa den informazioa helaraztearekin batera, Pérez Elorzak argitu du Ribafordako San Bartolomé Ikastetxe Publikoa izanen dela Bigarren Hezkuntzako lehen ikastaroa hartuko duena, eraikin berria amaitzen den bitartean, eta ikastetxe bertako zuzendaritzak izanen du DBHko eskaintza gidatzeko ardura. Horretarako, Hezkuntzak San Bartolomé ikastetxeko zuzendaritza taldeko kide bat liberatuko du apiriletik aurrera. Gainera datorren ikasturteari begira zuzendaritza taldea indartuko da.

Guraso Elkarteek, beraien aldetik, egun batzuk aurretik informazioa jaso ez izanaz damutu ostean, Perez Elorzak emaniko azalpenak eskertu dituzte, baita eraikinaren lanen inguruan Eneko Ardaiz, Azpietura Zerbitzuko zuzendariak emanikoak ere.

Programa elebiduna

Guraso Elkarteek interesa agertu dute Bigarrengo Hezkuntzako hizkuntza eskaintzen inguruan. Hezkuntza Departamentuak azaldu duenez Institutu Berriak ingelesezko programa elebidunak izango ditu, modu horretara ILPko ikasleak eskaintzara modu errazagoan moldatuko dira. Egun, Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillasen atzerriko hizkuntzen programetan parte hartzen duten ikasleak oraindik ez dira iritsi lehen hezkuntzako hirugarren ziklora.

Aurrekontuaren igoera

Gainera, Hezkuntza Departamentuak lanen aurrekontuetan izandako igoera azaldu du, hasierako aurrekontua 3.752.131,07ko eurokoa bazen ere, merkatuko prezioen igoera dela eta 4.329.433,25 eurotara igo da. Hala, Nafarroako Gobernuak aurrekontua onartzea espero da, lanak lizitatu eta obrarekin hasi ahal izateko, behin Ribaforadako Udaletxeak beharrezkoa den lizentzia ematen duenean.

Institutu berriaren izena

Hiru herrietako guraso elkarteek ikastetxearen izenaren proposamena helarazi zioten Hezkuntzari. Hezkuntza Departamentuak proposamena onartu du eta Institutu Berriak El Cierzo izena izango du. Proposamena ikastetxearen konfigurazioa osatzen denean berronetsi beharko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa