(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen jakite maila egiaztatzen duten ziurtagiri eta tituluen gaineko Foru Dekretua parte hartze publikora zabaldu da

osteguna, 2019.eko martxoak 14


Ekarpenak Nafarroako Gobernu Irekia atarian egin daitezke apirilaren 3a bitartean


Euskararen jakite maila zein tituluk eta ziurtagirik egiaztatzen duten eta hizkuntzaren jakite-maila hori zein kasutan egonen den salbuetsita titulu eta ziurtagiri bidez egiaztatu beharretik jasotzen duen Foru Dekretua Nafarroako Gobernu Irekia atalean argitaratu da.

Modu honetara parte hartze publikora zabaldu da Foru Dekretua hala nahi dutenek ekarpenak egin ditzaten. Ekarpenak apirilaren 3a bitartean egin ahal izango dira euskarabidea@navarra.es helbidearen bitartez.

Foru Dekretu honen bidez, arau bakarrean ezarri nahi da eta modu orokorrean zer titulu eta ziurtagirik egiaztatzen duten euskararen jakite-maila, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan. Gainera, euskaraz egindako ikasketa ofizialengatik titulu eta ziurtagiri bidez hizkuntzaren ezagutza egiaztatzearen salbuespenak ere jaso ditu Dekretuak.

Foru Dekretuak zehazten dunez salbuespenak kontuan hartuko dira titulu edo ziurtagiriak betebehar gisa eskatu edo merezimendu gisa baloratzen direnean Nafarroako Foru Komunitateko administrazioetan sartzeko deialdietan eta lanpostuak lehiaketa bidez betetzerakoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa