(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Aldaketa Klimatiko eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legearen aurreproiektua gaurtik aurrera jendaurrean ikusgai asteazkena, 2019.eko martxoak 13


Informazio eta eztabaida saio irekiak datorren martxoaren 25ean hasiko dira Bertizen  


Nafarroako Aldaketa Klimatiko eta Eredu Energetikoaren Trantsizioa Foru Legearen aurreproiektua jendaurrean ikusgai egonen da gaurtik aurrera. Bere edukiari buruzko alegazioak eta iradokizunak egin daitezke, 2019ko apirilaren 17ra arte, dokumentazio osoa eskura dagoen Foru Exekutiboaren Gobernu Irekiko Atariko ondorengo estekan.

Aldi berean, Landa Garapena, Ingurumena eta Tokiko Administrazio Departamentuak aurreproiektu honen aurkezpen eta eztabaiden egutegia ere publiko egin du. Saio hauek datorren martxoaren 25ean hasiko dira Bertizen, 26an Zangozan, 27an Tafallan, 28an Lizarran, eta apirilaren 1ean Iruñan. Derrigorrezkoa denez, aurreproiektuaren testua 2018ko ekainean kontsultatu zen.

Aldaketa Klimatiko eta Eredu Energetikoaren Trantsizioaren Foru Legearen helburua da, Nafarroan esparru arauemaile, instituzional eta instrumental egokia ezartzea, klimaren aldaketaren errealitatearen arintzea eta egokitzapena zein energia berriztagarrietan oinarritutako karbono gutxiko eredu energetiko baterako trantsizioa errazteko. Gainera, Nafarroako gizartea eta bere ingurua prestatu nahi dira, klima baldintza berriei aurre egiteko, arlo horren nazioarteko jarraibideak eta konpromisoak jarraituz.

Emisioen murrizketa % 80an, energia pobrezia eta Adituen Batzordea

Aurreproiektuaren testuak dioenaren arabera, Foru Lege honen xedapenak dira, berotegi-efektuko gasak (BEG) murrizteko nazioarteko konpromisoari laguntzea, eta Nafarroan klima-aldaketara egokitzapena erraztea, biztanleriaren eta bere lurraldearen ahultasuna murriztuz zein Nafarroa aldaketa klimatikoaren egokitzapen arloan, lurralde jasangarriaren erreferentea eta erresilientea bihurtuz. Beste helburu batzuk dira, klima aldaketaren ondorioz kaltetuak diren, Nafarroako pertsonen osasuna eta ekosistemak babestea, eta iraunkortasun energetikoaren baldintzak eta klima-aldaketara egokitzapena integratzea politika publikoetan.

Nazioarteko konpromisoak betetzeko, Foru Lege honek helburu gisa finkatzen du, 2005eko emisioekin alderatuz, 2050erako BEGk %80an murriztea, 2050eko Europar Estrategia Energetikoak, 2030ari begira Nafarroako Plan Estrategikoak, eta Nafarroan Klima Aldaketaren Ibilbide Orria den KLINAk zehazten duten moduan.

Etorkizuneko legeak sektoreen plangintza berria erregulatuko du, zeinaren helburuak izanen diren, Nafarroako natur, landa eta hiri- inguruetan klima-aldaketaren ondorioekin eta pertsonen osasunarekin lotutako aurreikusitako arriskuak gutxitzea. Halaber, biodibertsitatea, nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena, tenperaturen igoera handitik eratorritako azpiegitura eta ekintza ekonomikoa orokorrean, fenomeno meteorologiko kaltegarrien maiztasuna handitzea, baliabide hidrikoen murrizketa, holdeen eta suteen probabilitatea handitzea, eta gehiago landuko dira.

Gainera, testuak aurreratzen du Foru Legeak eta bere erregelamendu bidezko garapenak pobrezia energetikoari aurre egin beharra eta bere aplikazioak konpentsazio mekanismoak ezartzea bermatzen du biztanleria-sektore ahulenenentzat.

Azkenik, arauak Klima Aldaketaren Aditu eta pertsona Independenteen Batzordea sortu du. Honek, Gobernua eta gizartearentzako ezagutza, gida eta gomendioak gehituko ditu, Nafarroako klimaren politika orientatu eta gainbegira dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa