(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Patrimonio industrial de Navarra" liburua aurkeztu da, industrializazioak Foru Komunitatean utzitako ondare aberats eta askotarikoa ezagutarazten duena osteguna, 2019.eko otsailak 28


Kultura Departamentuak argitaratu du, eta, bertan, gertakari nagusiak biltzen dira, eta hainbat alderdi aztertzen; besteak beste, baliabideen aprobetxamendua, eraikinak, makinak eta sortutako paisaia


Romano, Apraiz eta Martínez liburua eskuetan dutela, aurkezpena hasi baino lehen. ( irudia handitu )

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak La fragilidad de un legado: patrimonio industrial en Navarra argitaratu du, industriak Foru Komunitatean izan dituen askotariko adierazpenei buruzkoa. Amaia Apraizek (koordinatzailea), Ainara Martínezek eta María Romanok idatzi dute. Haien arabera, abiapuntua da etorkizuneko ikerketetarako; «jabetzen gara ezinezkoa dela guztia aipatzea, eta oraindik lan handia egin behar da babesaren eta hedapenaren arloan».

Gaur aurkeztu dute liburua Kulturako zuzendari nagusi Dori López Juríok eta Ondarearen Zerbitzuko zuzendari Carlos Martínez Álavak. «Industria-ondareak Nafarroan duen eginkizuna aldarrikatzen du, eta zaindu eta babestu egin behar dela azpimarratzen, ez bakarrik iraganeko zerbait gisa (fabrika, makina eta gailu zaharren multzoa), baizik eta baita XXI. mendeko gizartea definitzen duen oraingo kultura-adierazpen gisa eta duela gutxiko historiaren lekuko gisa ere».

Horretarako, hainbat alderdi aztertzen dituzte egileek; besteak beste, baliabideen aprobetxamendua (hala nola ura, lurra, basoko materialak, burdina eta harria), ubide, bide eta trenbideen antolaketa eta ekoizpen guneen osaera. Horrela, ondare eraikia (eraikinak eta azpiegiturak) islatzeaz gain, industriak sortu dituen makinak, dokumentazioa eta paisaiak ere aztertzen dira.

Liburuaren aurkezpenean, egileek gaiari buruzko xehetasun gehiago eman dituzte.

Industriaren iragana eta oraina Nafarroan

Liburua bost ataletan banatuta dago, eta Nafarroako industrializazioaren gertakari nagusietan sakontzen dute.

- Lehenik, paisaia kulturala, ondare eraikia, ondare higigarria eta dokumentazio-ondarea bereizten dira; «industriaren lau zutabeak dira. Gure ustez, industria-ondarean lan eginez gero, egitura konplexu bat aurkitzen dugu, itxuraz oso desberdinak diren hainbat diziplinaz osatutakoa, hala nola arkeologia, zientzia aplikatuak, ingeniaritza, ekonomia, historia eta soziologia»; egitura horrek ondasun materialak aztertzen dira, baina baita hain ukigarriak ez diren alderdiak ere, hala nola lanaren kultura edo industrializazio-prozesuaren protagonista izan diren pertsonen memoria.


Liburuaren azala ( irudia handitu )

- Bigarrenik, trenbide-paisaia industrialak aztertzen dira, «lurraldearen ardatz egituratzaile gisa». Egileen hitzetan, «trenbideen garapena funtsezkoa izan zen XIX. mendearen amaieratik XX. mendea aski aurreratua izan arte probintziako industria garatzen hasteko».

- Hirugarren atalak uraren inguruan sortutako ondarea garatzen du (errotak, ubideak, zentral hidroelektrikoak, konplexu hidraulikoak, etab.). Liburuak garbi uzten du Nafarroan ura baliabide hidriko gisa erabiltzeak oso ondare kultural interesgarria sortu duela historian zehar, «lan egiteko modu tradizionalei lotutakoa, baina baita teknologia aurreratuenei lotutakoa ere». Izan ere, diotenez, «hainbat mendetan zehar ura energia-iturri gisa eta beste aprobetxamendu batzuetarako erabiltzearen inguruan lortutako ezagutzarik gabe ezin izango zatekeen industriaurreko makinetatik lantegi modernoetarako urratsik egin».

- Nekazaritzako eta basoko paisaiek hartzen dute laugarren kapitulua; liburuaren atal honetan, irin-errotak, olio-errotak, kontserba-industriak, haragi-industriak, kooperatiba eta upategi pribatuak, siloak, azukre-lantegiak eta zuraren eta paperaren industria aztertzen dira. Egileen ustez, nekazaritzako eta basoko alderdien kategoria honetan, industrializazioa oso garrantzitsua izan zen, bai ingurunea eraldatzeko, bai sektorea garatzeko. Nafarroan, aipagarria da, adibidez, mahastizaintzako eta ardogintzako paisaiei eta olibondoen paisaiei lotutako ondare industriala, lurraldearen zati handi batean baitago, bereziki Foru Komunitatearen hegoaldean.

- Azkenik, bosgarren kapituluan, siderurgiaren, labe garaien, buztinaren, harriaren eta deribatuen industria aztertzen da. Nafarroak tradizio luzea du harria lantzen; gaur egun ere lantzen da, eta, diotenez, «horrek ondare kultural aberatsa sortu du, bai paisaiak eraldatzearen eta harri barietate horien mesederako eraikinak eta azpiegiturak sortzearen ikuspegitik, bai lanaren memoria aberatsa sortzen duten lanbide tradizionalei eustearen ikuspegitik».

Nafarroako Gobernuak liburuaren 700 ale argitaratu ditu, eta 22 euroan eskura daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa