(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 400 bat ikaslek hartu dute parte ingurumenari eta Nafarroako gune natural eta bereziei buruzko sentsibilizazio-lehiaketetan asteazkena, 2019.eko otsailak 27


Elizalde eta Solana kontseilariek Mikrobideoen III. Lehiaketako eta Nafarroa Ezagutu Sarearen I. Lehiaketako sariak banatu dituzte


Elizalde

Elizalde kontseilaria lehiaketetan sarituei zuzendu zaie. ( irudia handitu )

Nafarroako ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 374 ikaslek hartu dute parte Foru Komunitateko Ezagutu Sarearen I. Lehiaketan eta Mikrobideoen III. Lehiaketan. Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde Arretxeak eta Hezkuntzako kontseilari Maria Solana Aranak sariak banatu dizkiete gaur lan irabazleei.

Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan egin den ekitaldian, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak nabarmendu nahi izan du era horretako sariek duten garrantzia, Nafarroako gizartea eta bereziki hezkuntza-etapa ezberdinetako ikasleak gure komunitatean eragina duten ingurumen-gaien inguruan sentsibilizatzeko formula gisa. Halaber, adierazi du “gure baliabide naturalak eta landa-ingurunea gehiago ezagutzeko tresna direla, modu horretan, kulturalki iraunkorra den Nafarroa eraikitzen aurrera egiteko”. Ildo horretan, kontseilariak aipatu du “talde lehiakideek sormena dutela haien kezkak adierazteko edo Nafarroako gune naturalak aurkezteko orduan, eta irakasleen laguntza ere jaso dutela prozesu horretan”. Era horretan, eskerrak eman dizkie hainbesteko egunerokotasuneko gaietan duten ikuspegiarengatik; hala nola, erabilera bakarreko plastikoak murriztea edo Bardeak, Pitillasko Aintzira, Erriberri edo San Donato ingurunea bezalako gune hain berezien inguruan duten begirada, “Nafarroako belaunaldiek bizitutako paisaiak dira, eta aukera-gune bilakatu behar dira landa-mundu bizia lortzearren”.

Bestalde, Hezkuntza kontseilaria den María Solanak ondorengoa adierazi du: “kontserbatzeko ezagutzea gure ikastetxeetan lan egiteko filosofia oso ona da, eta hezkuntzako etapa guztietara egokitu daiteke"; “eta hori egiteko zer hobeto lurralde-garapen iraunkorraren estrategiekin bat egitea baino, gure landa-ingurunea eta gure espazio naturalak, beren jende eta bizitzeko modu eta guzti, ezagutzea, zaintzea eta horiekin lotzea besterik ez da-eta”.


Sarituak

Lehiaketetan sarituak izan diren partaide guztiak. ( irudia handitu )

Solanak eman dio amaiera gaurko ekitaldiari, eta sarituei nahiz parte-hartzaileei eskatu die EZAGUTU SAREKO espazio naturalak bisita ditzatela haien familiekin.“Transmititu ingurumena errespetatzeak duen garrantzia, gure baliabide naturalak zuzen erabilita. Hori guztia gelan ikastea zoragarria da, baina hori hedatzen ikastea are hobea, horrela katea ez baita apurtzen”.

Bloga, ibilaldia eta erredakzio digitala

Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduriko Nafarroa Ezagutu Sarearen I. Lehiaketaren helburua izan da Sarea osatzen duten 44 espazio natural eta berezi ezagutzera ematea eta lurralde-garapen iraunkorrean inplikatzea. Nafarroako ikastetxe ezberdinetako 250 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, eta hiru kategoria landu dira. Blogaren modalitatean, ikasleek haien zonaren alderdi onak azaldu behar izan dituzte, eta saria ‘Bardena Dothraki’ proiektuarentzat izan da; hain zuzen ere, Tuterako Valle del Ebro BHIko 1. Batxilergoko 18 ikasleek egin dute Geografia eta Historiako Pedro Ijalba irakaslearen laguntzarekin. 70 orrialdetik gorako blogean, Errege Bardeako balio naturalen eta paisajistikoen inguruko artikuluak garatu dituzte; baita fauna eta florari buruzkoak nahiz pelikula edo serie ezagunen eszenatoki izan diren monumentu naturalen gainekoak ere, tartean ‘Juego de Tronos’.

Haur Gidarien kategorian, ibilaldi bat proposatu behar zen espazio natural baten balio naturalak erakutsiaz, eta Pitillasko Aintzirako Erreserba Naturala bisitatzeko proposamena izan da irabazlea, Erriberriko Vianako Printzea Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek egina, Lourdes Garcia irakaslearekin batera.

Horrez gain, Erredakzio Digitalaren modalitatean, Etxarri Aranazko San Donato Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako 4. mailako 18 ikaslerentzat izan da saria, Oihana Urdangarin irakasleak gidatuta egin duten ‘Beheko Basoa’ proiektuarengatik. Lan horretan, herritik gertu dagoen basoan zehar ibilaldia egitea proposatu dute eta San Donatoko ermitaraino igotzea; ibilbidea erromatar galtzadak zeharkatzen du. Saritutako lan guztiak Nafarroa Ezagutu Sarearen orrialdean ikus daitezke: www.exploranavarra.es.

Mikrobideoen lehiaketa

Mikrobideoen III. Lehiaketan, ingurumenaren mundu-mailako goiburuarekin bat eginez, ikasleek mikrobideoak egin behar izan dituzte honako gaiaren inguruan: “Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikoak erabili ez ditzagun?”. Guztira 124 ikaslek hartu dute parte, eta 45 mikrobideo sortu dituzte. Lehiaketan, irabazlea ‘PlastiKK’ mikrobideoa izan da, Zizur BHIko Aimar Errea, Aiora López eta Nahia Pérez ikasleena; bigarren saria, berriz, Alejandra Alonso, Silvia Azanza eta Ángela Carlota ikasleek jaso dute, San Cernin ikastetxekoek, ‘Reciclaje’ lanaren truke.

Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehiaketa honetan, ohitura jakin batzuk aldatzeko mezuak jasotzen dituzten bideoak egin dituzte ikasleek; hala nola, hamaiketakoaren bilgarriak, erabilera bakarreko plastikozko botilen erabilera, e.a., murrizteko, berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko aukerak aztertuaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa