(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Autokontsumoak enpresei eta partikularrei dakarzkien onura zuzenak aztertzeko jardunaldia antolatuko da martxoaren 6an asteartea, 2019.eko otsailak 26


Izena emateko epea irekia da NLk eta Nafarroako Gradudun eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargoak (CITI) antolatutako ekitaldi honetarako


Heldu den asteazkenean, martxoak 6, "Autokontsumoaren onura zuzenak enpresentzat eta partikularrentzat" deritzon jardunaldia eginen da Civican ekitaldi aretoan. Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko Nafar Lansarek (NL) antolatu du Nafarroako Gradudun eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargoarekin (CITI) batera, eta APPA Renovables Energia Berriztagarrien Enpresen Elkarteak emanen du.

Saioak autokontsumoaren alderdi teknikoak, juridikoak eta finantzarioak ulertzen lagunduko duen egiazko eta eguneratutako ikuspegi praktikoa eskainiko die ikasleei, 09:00etatik 14:00etara bitartean, fabrikatzaileen, komertzializatzaileen nahiz kontsumitzaileen ikuspegia eta esperientzia partekatzeaz gain. Energia berriztagarria sortu eta kontsumitzeko modu honen errealitate berria aztertuko da 15/2018 Errege Lege Dekretuaren harira, Nafarroako Foru Komunitatean dagoen esparru espezifikoarekin batera.

Halaber, jardunaldian parte hartuko du Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Energetikoen Ataleko buru Laura Larrayak “Nafarroan autokontsumoa sustatzeko politikak” deritzon gaiari heltzeko. Bestalde, APPA Renovables Elkarteak 15/2018 Errege Lege Dekretuaren alderdi nagusiak aztertuko ditu, baita bizitoki nahiz industria arloetako autokontsumorako instalazio fotovoltaikoen arrakasta kasuak, biltegiratze-sistemez hornituriko autokontsumorako instalazioen potentzialtasuna, eta autokontsumoa eta ibilgailu elektrikoa delako binomia ere; energia fotovoltaikoaren eta mugikortasun elektrikoaren arteko tandema, alegia.

Autokontsumoak enpresei eta partikularrei dakarzkien onura zuzenei buruz asteazkenean, martxoak 6, antolatuko den jardunaldi honetan parte hartzea, aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa