(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskaltzaindiak osoko bilkura egin du Nafarroako Jauregian, mendeurrenaren ospakizunen karietara ostirala, 2019.eko otsailak 22


Barkos Lehendakariak berritu egin du Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiarekin duen “lankidetza konpromisoa”


Euskaltzaindia

Andres Urrutia, Euskaltzaindiako presidenteak oroigarria eman dio Uxue Barkos Lehendakariari. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek berritu egin du gaur Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiarekin duen “lankidetza konpromisoa” eta, aldi berean, oroitarazi du bi erakundeek azken ehun urteetan izan duten harremana.

Uxue Barkos buru dela, gaur eguerdian Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan harrera egin zaie hileroko bilkura egin duten hogei euskaltzain ingururi, Euskaltzaindiaren sorreraren mendeurrenaren karietara.

Ekitaldian Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari Mikel Arregik ere hartu dute parte. Euskaltzaindiaren aldetik, bertan izan da Andres Urrutia euskaltzainburua, osoko bilkurako kideez lagundurik.

Hitzak

Hitza hartu duenean, Uxue Barkosek oroitarazi du Nafarroako Jauregia lehenago ere izana dela Euskaltzaindiaren osoko bilkuren, lankidetza hitzarmenen eta bestelako ekitaldien agertoki, bi aldeek azken ehun urteetan izan duten harremanaren emaitza. Lotura horrek, adierazi duenez, “gorabeherak izan ditu, historiaren beraren gorabeherak, baina esateko moduan gaude azken urte hauetan egonkortasuna erdietsi dela”.


Euskaltzaindia

Tronu Aretoan Euskaltzaindiako kideei eginiko harreraren argazkia. ( irudia handitu )

Ildo horretan, Lehendakariak berretsi nahi izan du Gobernuak Euskaltzaindiarekin duen lankidetza konpromisoa eta, era berean, gogorarazi “ahal dugun heinean, laguntzeko prest gaituzuela eta izanen gaituzuela”.

Halaber, aipatu du euskararendako zeinen garrantzitsua den Euskaltzaindiak egiten duen lana eta premiazkoa dela eginahal horiek bistaratzea eta herritarrei ezagutaraztea. Azkenik, euskararen alde lanean jarrai dezaten animatu ditu.

Euskaltzainburuak, berriz, eskerrak eman dizkio Nafarroari “lankidetza leiala” izateagatik, eta azpimarratu du, jada bigarren mendeurrenera bidean, “Nafarroako euskaltzainen eta herritarren ekarpena funtsezko zutabe dela euskarari emateko orduan erabilera esparru bateratu bat, gizartean hizkuntza bati dagozkion eginkizun guztiak bete ditzan”.

Era berean, erakundearen sorrerako printzipioak gogorarazi ditu. “Gaur-gaurkoz maiz esaten da euskararen aldeko ekitaldietan hitzetatik ekintzetara pasatu behar dela, asko hitz egiten da konpromisoari buruz. Horregatik, Euskaltzaindiak berretsi egiten ditu bai sorreran eta bai izan duen ibilbidean izan dituen gidalerroak: euskara indartzea, euskaraz mintzo diren pertsonen eskubideak zaintzea eta defendatzea, eta iritzien aniztasuna bateratzea, hizkuntza indartzeko. Gako horiek giltzarri dira gure lanean”.

Hitz horien ondotik, Urrutiak Nafarroako Lehendakariari eskultura txiki bat eman dio, Nafarroako Gobernuarendako esker onez eta bere garaian Foru Diputazioak egin zuen lanaren aitorpenez, hura izan baitzen XX. mendearen hasieran Akademiaren sortzaileetakoa.

Euskaltzaindiaren beste ekitaldi batzuk Jauregian

Gaur Nafarroako Jauregian egin den osoko bilkura, hilero, euskaltzainburuek hilero egiten duten bilkuretako bat da. Gaurko saioan aritu dira santutegietako ohiko izenak berrikusteko proposamen baten gainean eta hiztegiari buruzko zenbait gairen gainean.

Gaurko hitzordua ez da Nafarroako Jauregia agertokitzat duen lehenbizikoa. 1950ean, gerora euskaltzainburu izan zen on Manuel Lekuonak bertan egin zuen sarrera hitzaldia.

1967an osoko bilkura egin zen bertan eta jendaurreko saio bat ere egin zen. Bilkura horietan aurreko urtean hildako euskaltzainei omenaldia egin zitzaien.

Azkenik, 1988an, Gabriel Urralburu lehendakari zela, eta 1994an, Juan Cruz Alli lehendakari zela, jendaurreko saio bana egin zen bertan.

Gaurko saioa Akademiak mendeurrena ospatzeko programatu dituen ekitaldien barnean dago. Horien artean aipatzekoa da urtarrilaren 17an eta 18an Iruñean egin den kongresua, hizkuntza gutxituen bultzada ardatz nagusi izan zuena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa