(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak garraio bereziak errazteko neurriak aplikatu ditu ostirala, 2019.eko otsailak 22


Ayerdik garraio hauetarako bidesarien murrizketa eskatu dio Sustapen Ministerioari, bereziki Euskadi eta Aragoiren arteko korridorean (AP-68)


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikoko eta Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako departamentuen bitartez, garraio berezien baldintza ekonomiko eta operatiboak eta bide-segurtasuna hobetzeko neurriak hartu ditu, Enercluster energia eolikoko klusterraren nahiz sektoreko Nafarroako erreferentzia nagusiak bihurtu diren Siemens Gamesa eta Nordex Windpower enpresen lankidetzaz. Enpresen lehiakortasuna sustatzea da indarrean dauden neurri horien helburua, bereziki Nafarroako sektore eolikoarena, izan ere, 2019an osagaien ekoizpena nabarmen gehitzea aurreikusi da. Horrekin batera, aukeratutako ibilbideen bide-segurtasuna hobetu nahi da. Ahalik eta ibilbide eta kilometro gehien gauez eta doako zein ordainpeko autobideetan barna egitea da hautatu den aukera.

Foruzaingoaren eskolta-autoa, aerosorgailuetarako palen konboi baten ondoan.

Foruzaingoaren eskolta-autoa, aerosorgailuetarako palen konboi baten ondoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikoko eta Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako departamentuen bitartez, garraio berezien baldintza ekonomiko eta operatiboak eta bide-segurtasuna hobetzeko neurriak hartu ditu, Enercluster energia eolikoko klusterraren nahiz sektoreko Nafarroako erreferentzia nagusiak bihurtu diren Siemens Gamesa eta Nordex Windpower enpresen lankidetzaz. Enpresen lehiakortasuna sustatzea da indarrean dauden neurri horien helburua, bereziki Nafarroako sektore eolikoarena, izan ere, 2019an osagaien ekoizpena nabarmen gehitzea aurreikusi da. Horrekin batera, aukeratutako ibilbideen bide-segurtasuna hobetu nahi da. Ahalik eta ibilbide eta kilometro gehien gauez eta doako zein ordainpeko autobideetan barna egitea da hautatu den aukera.

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik garraio berezi horietako baten nahiz Foruzaingoak eta Guardia Zibilak aurreikusitako eskolta- autoen funtzionamendua egiaztatzeko Nordex Accionaren Irunberriko lantegira egindako bisitan gogoratu duenez, “Gobernuak garraio berezietarako bidesarien prezioak arautu ditu lehendabiziko aldiz, aurretiaz ezarrita zeuden soberako prezioak nabarmen murriztuz”. Neurri hau urtarrilean sartu zen indarrean. Horren harira, Ayerdik gogoratu du, Sustapen Ministerioaren azken hilabeteotan izandako harremanetan, neurria Estatuko autobideetara hedatzeak duen garrantzia nabarmendu dutela. Horrekin batera adierazi du Ministerioa gai horretan lanean hasita dagoela, baina eskaera luzatu dio Estatuko Gobernuari “lana bukatu eta egun dauden bidesarien dexenteko murrizketa ezar dezala, izan ere, Nafarroan lehen gertatzen zen bezalaxe, sobera garestiak dira”. Ayerdik Euskadi eta Aragoiren arteko AP-68 korridorean garraio bereziei ezarri ohi zaizkien prezio altuak aipatu ditu, Bilboko Porturanzko zein Aragoiranzko norabideetan, eta Nafarroan sortutako garraio bereziek ibilbide horiek erabiltzen dituztela gogoratu du.

Nafarroan finkatuta dauden Nordex Acciona eta Siemens Gamesa gisako sektore eolikoko enpresa liderren jardueran eta neurri handiko osagaiak fabrikatzen dituzten Industrial Barranquesa, Mecanizados Mekatech eta SAKANA Taldea gisako enpresa laguntzaileen lan-kargan aurreikusita dagoen igoeraren ondorioz, izugarri ugarituko dira garraio bereziak, aurreko urteetako kopuruak bikoiztuz. Garraio bereziak deritze, ezaugarri teknikoengatik nahiz garraiatu beharreko karga zatiezinagatik, Ibilgailuen Erregelamendu Nagusiaren (2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa) IX. eranskinean ibilgailu arruntetarako ezarrita dauden gehienezko masak eta neurriak gainditzen dituzten ibilgailuei.

Sektore eolikoak ez ezik, metalurgiak garraio bereziak behar izaten ditu tamaina handiko egitura aurrefabrikatuak eramateko, baita obra publikoen sektoreak ere, makineria astuna edo tona-kopuru handiko garabiak garraiatzeko.


Garraio berezia, Irunberritik abiatzean.

Garraio berezia, Irunberritik abiatzean. ( irudia handitu )

Segurtasuna, lehentasunezkoa

Bide-segurtasunaren arloan, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Departamentuak eskolta-autoen dispositiboa abiarazi berri du. Foruzaingoarekiko nahiz Guardia Zibilarekiko lankidetza estuan, garraio berezien joan-etorriak errazteko laguntza eta gainbegiratze prozedura hau antolatzeko ekintza-protokoloak finkatu ditu, itxaronaldiak murriztuz eta eskoltarako erabiltzen diren polizia-baliabideak optimizatuz. Oinarrizko zerbitzuaa konboiaren aurretik doan polizia-patruila bat da. Operatiboa garraioaren tamaina eta pisuaren zein ibilbidearen araberakoa da.

Bestalde, 2018an, baimenak emateaz arduratzen den Barne Zuzendaritza Nagusiak 6.000 garraio berezi inguru kudeatu zituen, Obra Publikoetako Zuzendaritza Nagusiaren aldez aurreko eta nahitaezko txostenak bildurik. Kopuru hau dexente gehituko da, arestian adierazi den moduan. Ildo horretan, berrikitan indarrean sartu den beste neurri bat Obra Publikoetako Zuzendaritza Nagusiaren baliabideak gehitzearekin lotuta dago, 80 tonatik gorako pisua edo kamioiaren ardatz bakoitzeko 12 tonatik gorako pisua duten garraioen nahitaezko txostenak azkarrago tramitatzeko, baimena eman baino lehen. Urtero, foru Gobernuko Kontserbazio Zerbitzuak 1.300 txosten inguru lantzen ditu, eta % 35etik gora sektore eolikoari dagokio.

Eolikoen bost ibilbideak

Aerosorgailuetarako piezak garraiatzeko ibilbiderik ohikoenak Irunberritik edo Agoiztik abiatu eta Zaragozaraino edo Bilboraino iristen dira, edo Nafarroa zeharkatzen dute, Arabatik Zaragozarantz.

· Irunberri – Zaragoza (Mallen, Figueruelaserantz.). NA-150, A-21, AP-15, A-15, AP-15 (noranzko aldaketa Zuastiko ordainlekuaren inguruan), AP-15, A-15, AP-15 (13. irteeraraino, Valtierran), N- 113, N-232, A-68, N-232.

· Irunberri – Araba (Galiziarantz eta Bilboko Porturantz). NA-150, A-21, AP-15, A-15, A-10, A-1.

· Araba - Zaragoza (Mallen, Figueruelaserantz). A-1, A-10, AP-15, A-15, AP-15 (13. irteeraraino, Valtierran), N-113, N 232, A-68, N-232.

· Agoitz - Zaragoza (Mallen, Figueruelaserantz). NA-170, NA-150, kontrako noranzkoko lotura NA-8103rekin, NA-8103, lotura NA-234rekin, NA-234, A-21, AP-15, A-15, AP-15 (noranzko aldaketa Zuastiko ordainlekuaren inguruan), AP-15, A-15, AP-15 (13. irteeraraino, Valtierran), N-113, N-232, A-68, N-232.

· Agoitz – Galizia (Errioxan barna). NA-170, NA-150, kontrako noranzkoko lotura NA-8103rekin, NA-8103, lotura NA-234rekin, NA-234, A-21, AP-15, A-15, AP-15 (noranzko aldaketa Zuastiko ordainlekuaren inguruan), AP-15, A-15, AP-15 (13. irteeraraino, Valtierran), N-113, N-232, A-68, NA-160, N-113.

Batez ere gauez antolatutako joan-etorri hauetan, aerosorgailuen palak, nacelleak (dorrearen goikoa aldean finkatzen den osagaia, palen biraketari eusteko), abatzak (palak finkatzeko egiturak) eta dorreen zatiak garraiatu ohi dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa