(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hilaren 27an amaitzen da InÍciate 2019 Sarietara hautagaitzak aurkezteko epea osteguna, 2019.eko otsailak 21


Lehiaketan, 6.000 euroko sari bana emango da kategoria hauetan: proiektu teknologiko berritzaile onenari saria eta proiektu ez-teknologiko berritzaile onenari saria


Otsailaren 27an (asteazkenean) amaitzen da Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresa eta Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoaren bidez deitutako InÍciate 2019 Sarietara hautagaitzak aurkezteko epea. Horren bidez, Nafarroako Foru Erkidegoan enpresa-proiektu berritzaileei bide emango dieten negozio-ideiak detektatu nahi dira.

Lehiaketan, enpresa berritzailerako ideia edo proiektu bat daukan estatuko pertsona orok parte har dezake. Bosgarren deialdi honetan partaidetzarako bi modalitate daude.

Lehenengoa "proiektu teknologiko berritzaile onenari saria" zientzian eta/edo teknologian oinarritutako negozio-ideia edo proiektu berritzailea duten pertsonei zuzenduta dago, teknologia hori izango delarik etorkizuneko proiektuaren ardatza. Unibertsitateetako ikerketa-taldekide, teknologialari eta lorpen teknologikoak izan dituen pertsona orori zuzenduta dago, baldin eta lorpen horiek ekintzailetzako ekimen bereizgarri berrietarako oinarritzat har badaitezke.

“Proiektu ez-teknologiko onenari saria” modalitatean, berriz, aurreko modalitatean eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte ere enpresa-proiektu berritzaileak dituzten pertsonek parte har dezakete. 

Kategoria bakoitzeko proiektu irabazleak 6.000 €-ko saria jasoko du, enpresa sortzeko Nafarroan. Horrez gain, sei hilabetez CEINen Berrikuntza Haztegian egoteko aukera izango dute, dohainik, eta proiektua aurrehautatua izateko ere, CEINek kudeatzen duen Nafarroako Gobernuaren Sustapen Ekintzailea azkartzeko programaren zazpigarren edizioan parte hartzeko.

InÍciate 2019 Sarietara hautagaitza aurkeztu nahi duten pertsonek izena emateko eskaera bete behar dute, www.cein.es helbidean, eta hautagaitza online izapidetu. Epemuga otsailaren 27a da, asteazkena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa