(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uxue Barkos buru, nafar kirolean 2018an gehien nabarmendu diren pertsona eta entitateendako sarien banaketa egin da asteazkena, 2019.eko otsailak 13


Lehendakariak kirol arloan inklusioaren alde eta emakumeen berdintasunaren alde lan egin beharra azpimarratu du


Agintariek irabazleekin aurkeztu zuten ekitaldiaren amaieran. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos buru, gaur arratsaldean egin da, 2018an nafar kirolean gehien nabarmendu diren pertsonak, klubak eta entitateak aldarrikatzeko Nafarroako Gobernuak esleituriko

sariak banatzeko ekitaldia. Lehendakariak sarituen "eginkizun egituratzailea" nabarmendu du, "gizartea kohesionatzeko eta borondateak eta ilusioak bateratzeko duten gaitasuna".

Baluarten egindako ekitaldian izan dira, halaber, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Ruben Goñi, eta Institutuko Kirol arloko zuzendariorde Primitivo Sanchez.

Maria Asurmendi saskibaloilaria eta Alberto Munarriz waterpoloko jokalaria dira iaz hautaturiko kirolaririk onenak, baina kirol arloko konpromisoak direla bide, ezin etorri izan dira gaur arratsaldean sariak jasotzera. Haiekin batera ageri dira palmaresean, emakumezko zein gizonezko talderik onenen kategorietan, hurrenez hurren, Osés Construcción Saskibaloi Fundazioa eta areto-futboleko Ardoi Aspil Ribera Navarra taldea.

Bestalde, Patxi Morentin atletismoko entrenatzaileak teknikariaren kategoriako saria irabazi du, eta federaziorik onenarena Gimnasiakoarentzat izan da. Iruñeko Tenis Klubak irabazi du klub onenaren saria eta Psicobasket Ardoi taldeak berrikuntza-proiekturik onenarena. Gainera, Vianako Udalak udal edo mankomunitate mailako kirol zerbitzurik onenaren saria erdietsi du.

Kirol jardueren babesean gehien nabarmendu den enpresaren kategoriako saria Aspil APEX Taldeak lortu du, eta Kirolaren Balioen saria, berrikitan Txirrindularitza Egokituaren Espainiako Kopan nagusitu den Sergio Pozosek bereganatu du, herritarren botoez hautaturik.

Lehendakariaren agerraldia

Sarituak zoriondu ondoren, Lehendakariak, argi utzi nahi izan du, sari hauen bitartez "emaitza onak, palmaresa eta garaipenak aitortzeaz gain, kantxaren barnean nahiz kantxatik kanpo baliatutako kirolaren berezko balioak aldarrikatu nahi ditugula, baita kirol arloko helburuak lortzeko egindako isilkako lana ere".

Uxue Barkosen esanetan, nafar kirola "sasoi onean dago" kirol estamentu guztien, enpresa babesleen eta erakunde publikoen inplikazioari esker. Hala ere, hobetzen jarraitu behar dela nabarmendu du, "irisgarritasuna, inklusioa eta gizonen eta emankumeen arteko egiazko berdintasuna lortzeko".

Agerraldian, saritakoen lorpenak aipatu ditu banan-banan. Alberto Munarriz waterpoloko jokalariaren kasuan, N.A. Barceloneta Klubeko jokalaririk baliotsuena aitortu izana, Espainiako Selekzioarekin Europako txapeldunorde bihurtu izana eta Ligan zein Errege Kopan lortutako txapelak nabarmendu ditu. Bestetik, 2017-2018ko Ligan, 2018ko Erreginaren Kopan eta 2018ko Espainiako Superkopan garailearen txapela eskuratu zuen Maria Asurmendi saskibaloilariaren kasuan, "lan eta ahalegin kolektiboak" azpimarratu ditu, "osotasun bateko kide izan eta taldeko (CB Perfumerías Avenida de Salamanca) gainerako kideekin batera jarduteko grina".

Osés Construcción Ardoi Nafarroako Saskibaloi Fundazioak

Emakumezkoen Ligara igotzea lortu zuen 2018an, eta Lehendakariaren hitzetan, "ongi koipezturiko kolektibitate lehiakorraren" eredu dira, areto-futboleko Aspil-Vidal Ribera Navarra taldea bezalaxe, iazko denboraldian zortzigarren postua lortu baitzuen Estatuko areto-futboleko Ligan, titulua lortzeko playoffa ere jokatu zuelarik.

Horrez gain, teknikarien lanaren garrantzia azpimarratu du; kasu honetan, Maitane Melero, Javier Nagore eta Ayrton Azkue gisako atleten jardunari eusten dion Patxi Morentin atletismoko entrenatzailearena.

"Gizarte inklusioa, hezkuntza eta osasuna" dira Vianako Udaleko Kirol Zerbitzuak zehaztutako helmugak, eta horiexei esker lortu du udal kategoriako golardoa. Kirola kudeatu, antolatu eta bultzatzeko kategorian, Nafarroako Gimnastika Federazioak egindako "lan bikaina" azpimarratu du, Estatuko Gimnastika Erritmikoko Taldeen Txapelketa Iruñean antolatzea ahalbidetu zuena.

Horrekin batera, Iruñeko Tenis Kluba aipatu du, kluben kategoriako saria jaso baitu mendeurrenaren harira, "eta horrela, argi utzi du 100 urte betetzeak on baizik ez diola egin", baita Aspil APEX Enpresa Taldea ere, areto-futboleko Ribera Navarra taldeari eskainitako babesagatik, lankidetza publiko-pribatuaren eredutzat aldarrikatuz.

Azkenik, Psicobasket Ardoi proiektuari buruz, "helburu integratzaile eta inklusiboari esker Kirol Proiektu Berritzailearen aintzatespena merezi" izan duela adierazi du, eta Kirolaren Balioen 2018ko saria eskuratu duen Sergio Pozos txirrindularitza egokituko kirolaria "borrokaren, gainditu nahiaren eta irmotasunaren eredu garbia" dela ziurtatu du.

1984az geroko golardoak

Kirolaren Sariak urtez urte banatzen ditu Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI), azken urteko lehiaketetan nabarmendu diren nafar kirolarien eta kirol entitateen jardunak eta lorpenak aitortzeko. 1984an eratutako aintzatespen hauek dira Foru Komunitateak lehiaketako kirolaren arloan ematen duen urteko ohiko golardorik gorena.

Epaimahaia NKGIren, toki erakundeen, kirol federazio eta entitateen, unibertsitateek eta komunikabideen ordezkariek osatu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa