(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Musika eta Arte eszenikoen katedratiko kidegoan sartzeko 22 plazen deialdia egin du Hezkuntzak asteazkena, 2019.eko otsailak 13


Eskabideak martxoaren 5era bitartean aurkeztu daitezke eta ekainaren 13an hasiko dira frogak


Hezkuntza departamentuak gaur argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean Musika eta Arte Ezenikoen katedratiko kidegoan sartzeko 22 plazen deialdia. Izen-emateko epea martxoaren 5era bitartean egongo da zabalik eta frogak, berriz, ekainaren 13an hasiko dira.

Musika eta Arte Eszenikoen katedratiko plazak honela banatu dira: Klarinetea (1), Konposizioa (3), Etnomusikologia (1), Gitarra (1), Inprobisazio eta Akonpainamendua (2), Ganbera musika (1), Musikologia (1), Oboe (1), Organoa (1), Pedagogia (1), Perkusioa (1), Pianoa (1), Saxofoia (1), Tronboia (1), Tuba (1), Txistua (1), Biola (1) eta Biolina (1).

Hautatze-prozesuak 3 aldi izango ditu: oposizioa, lehiaketa eta praktika-aldia. Oposizio-aldiak, halaber, bi froga izango ditu: lehenengoan idatziz gai bat garatu beharko da eta bigarrenean, programazio didaktikoa defendatu. Lehenengo aldiaren ondoren, eta lehiaketa-aldian merituen balorazioa eginda, gainditzen dutenek praktika-aldiari emango diote hasiera.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan jasotzen diren eskakizun orokorrez gain, alegia, beste irakasle kidegoetan eskatzen direnak (Doktoretza, Lizentzia, Ingeniaritza, Arkitektura edo dagokion Gradu titulua), Musika eta Arte Eszenikoen katedratiko kidegoko hautagaiek formazio eta tutoretza gaitasuna egiaztatu beharko dute Irakaskuntza Artistikoetan. Trebakuntza eta tutoretza gaitasun hori egiaztatzeko doktore titulua aurkeztu beharko da, edo bestela ikerketarako nahikotasuna onartua izatea edo ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma; halaber, Unibertsitateko master titulu ofiziala izatea ere egiaztatzeko bide da. Dokumentazio hori epai-mahaiari aurkeztu beharko zaio lehenengo frogaren aldi praktikoan; gainerako dokumentazioa, aldiz, izen-emate epearen barruan aurkeztu beharko da.

28 urte eta gero

Goi mailako Nafarroako Musika kontserbatorioan sartzeko oposizioak deitzen diren lehenengo aldia da 28 urte eta gero. Deitutako 22 plazak Eleaniztasuna eta Ikasketa Artistikoen zuzendaritzak proposatu zituen, Goi mailako Kontserbatorioarekin elkarlanean, 2017ko azaroan. Ondotik 2018ko ekainean egin zen Lan Eskaintza Publikoan gehitu ziren, Foru Erkidegoaren Mahai Orokorrean sindikatuekin negoziatu ondoren.

Oraingo deialdiak, gainera, behin-behinekotasuna jaisteko Administrazio Publikoek duten derrigortasunari erantzuten dio; gaur egun administrazioko langileen %8 behin-behinekoa da. Aldiz, Goi mailako Kontserbatorioko lan-taldearen %90 da behin-behinekoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa