(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio SODENAri aurten 13,4 milioi euroko mailegua emateko asteazkena, 2019.eko otsailak 13


Gehienen helburua da enpresa emergenteak bultzatzea eta lehendik ezarrita daudenen hazkundea eta mantentzea babestea


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako akordioaren bitartez, baimena eman dio SODENAri (Nafarroako Garapen Sozietatea) 2019an zehar maileguak emateko, eta, aurten, zenbatekoa gehienez 13,4 milioi eurokoa izango da.

Hain zuzen ere, honako mailegu hauek dira: hazi-maileguak, hastapen-etapetan aurkitzen diren konpainientzat; Orizont programa, nekazaritzako sektoreko hasierako enpresentzat; mailegu parte-hartzaileak, Sodenak kapitalean zuzenean parte hartzearen ordezkoak; hirugarrenentzako maileguak, lehendik ezarrita dauden enpresak garatzeko eta hedatzeko; eta BEI/Abal Modernoa maileguak, sektore estrategikoetako enpresa-proiektuentzat. Azkenik, banako mailegu bat dago Nafarroako Natur Parkea-Senda Vivarentzat.

Jesapenek zenbait baldintza dituzte; tartean, zenbatekoak Aurrekontuen inguruko Foru Legean gehienez ezarritako arrisku biziaren %5a ez gainditzea eta interes-tasa Nafarroak zorpetze-eragiketa berriena egiteko erabilitako tasaren %50a baino baxuagoa ez izatea. Era berean, ezingo da eman 4 urtetik gorako gabealdirik, Parlamentuaren berariazko baimenik gabe. Azkenik, mailegu bakoitzean ahalik eta berme gehien bilatuko da beti.

2018. urtean, Sodenak mailegu-mota horiek ordaindu zituen, guztira 9.981.974 euro.

Jarraian, mailegu-mota ezberdinen ezaugarri nagusiak zehazten dira.

Hazi-maileguak

Hastapen-etapan aurkitzen diren konpainientzat dira. Oinarrizko ezaugarri hauek eduki behar dituzte: garapeneko etapa goiztiarrean egotea, Nafarroan helbidea izatea, baliabideak emateko eta proiektuan lan egiteko konpromisoa hartutako sustatzailea edukitzea eta proiektu berritzaile bat izatea, hazteko gaitasunarekin eta errentagarritasun orokor erakargarriarekin.

Orizont garapen-programaren barneko maileguak

Gutxi gorabehera 640.000 €-ko zenbatekoa izango da. Nekazaritzako sektoreko hastapeneko konpainientzat dira, haien hazkundea bizkortze aldera ematen direnak. Hautagaiek honako ezaugarri hauek bete behar dituzte: garapen-etapa goiztiarrean aurkitzea, nekazaritzako sektorean sartzea, proiektu berritzailea izatea, hazteko gaitasunarekin eta Tuterako nekazaritzako elikagaien hiriaren ingurunean garatu ahal izatea.

Hirugarrenentzako maileguak

Mailegu hauen bitartez ondorengoak finantzatuko dira: jarduera mantentzea, inbertsioak egitea eta Foru Komunitatean ezarritako enpresen garapena babestea edo gure lurraldean ekimen berriak eratzen laguntzea edo lehendik dauden ekimenak Nafarroara ekartzea.

Mailegu parte-hartzaileak

Mailegu horien bitartez, Sodena kapitalaren zuzeneko partaidetzetan sartzearen ordezko aukera eskaintzen da. Baldintza nagusiak dira banku-finantzaketa tradizionalena eskuratzeko edo parte hartzeko erosleak lortzeko zailtasuna izatea. Halaber, kontuan izango dira sozietateen egitura konplexuko kasuak, bertan partaidetza emate aldera; kasu horietan, errazagoa da proiektua garatzeko mailegu bat ematea. Mailegu-mota horietan, Sodenak ordezkaritza izango du administrazio-kontseiluan.

BEI maileguak

Horien helburua da Eteak, midcap-ak (kapitalizazio ertaineko enpresak) eta erakunde publikoak babestea, BEI programan definitutako sektore estrategikoetan lerrokatutako proiektuak finantzatuaz.

Mailegua Nafarroako Natur Parkea, SA - Senda Vivarentzat

Azkenik, maileguen zerrendan, 2 milioi euro inguruko zenbatekoa agertzen da, parkean jarduerari eusteko eta beharrezko inbertsioak egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa