(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 200.000 € jarriko ditu dibertsitatea, biktimak, bakea eta bizikidetza arloan elkarteek eta tokiko erakundeek jarduerak egin ditzaten asteartea, 2019.eko otsailak 12


Bi deialdietara eskaerak aurkezteko epea martxoaren 14an amaitzen da


Nafarroako Gobernuak guztira 200.000 € jarriko ditu tokiko erakundeek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek dibertsitatea, biktimak, bakea eta bizikidetza arloan 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitarte jarduerak egiteko. Deialdietara eskaerak aurkezteko epea martxoaren 14an amaitzen da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira asteartean bi deialdiak, eta bi kasutan Gobernuak aurrekontuaren %100era bitarte finantzatuko luke; hots, jarduera bakoitzeko gehienez 8.000 euro.

Lehen deialdia, 70.000 eurokoa, irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat da, eta horren helburua da 1936ko kolpe militarreko eta ondorengo errepresio frankistaren biktimak edo terrorismoaren biktimak errekonozitzeko, erreparatzeko eta haiekiko solidaritatea izateko ekitaldiak egitea. Modu horretan, egia, justizia eta erreparaziorako ekarpena egingo da, horiek biktimen eskubideak izanik, eta herritarrentzat irekitako jarduerak izango dira; hala nola, erakusketak, foroak, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak. Horien bitartez, ondorengoak sustatu eta bultzatu ahal izango dira: bakea eta bizikidetza balioen gaineko hausnarketa eta kultura arteko eta erlijio arteko topaketa, erakundeen web orrialdeak egokitzea eta modernizatzea; plangintza, diagnostikoak eta prestakuntza bizikidetzaren eremuan; eta deskribatzeko instrumentuak antolatzeko eta sortzeko proiektuak (inbentarioak edo katalogo informatizatuak); eta memoria historikoarekin eta/edo berriarekin loturiko artxibo-dokumentuen digitalizazioa, elkarte edo erakundearenak.

Eskaerak aurkeztu ahal izango dira Nafarroako Gobernuaren web atariko izapideen katalogoan dagokien fitxan, Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotanErregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako edozeinetan, asteazken honetatik martxoaren 14ra bitarte, hori barne.

Bigarren deialdia Nafarroako tokiko erakundeentzat da, eta 130.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du. Deialdi honetan ere epea bera da, martxoaren 14ra bitartekoa, eta Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoko fitxaren bitartez eta, presentzialki, lehen deialdian aipaturiko lekuetan aurkez daitezke.

Tokiko erakundeei zuzendutako prozeduraren helburua da honako hauetatik eratorritako inbertsioak finantzatzea: oroitzapenezko elementuak (plakak, panelak, monolitoak, e.a.) jartzea 1936ko kolpe militarreko eta ondorengo errepresio frankistaren biktimak oroitzeko eta errekonozitzeko; oroitzapenezko elementuak (plakak, panelak, monolitoak, e.a.) jartzea terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta errekonozitzeko; eta espazio publikotik ikur eta elementu frankistak kentzea, 33/2013 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Halaber, herritarrek parte hartzeko jarduerak antolatzetik eratorritako gastuak finantzatuko dira; hala nola, erakusketak, foroak, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak, bakea eta bizikidetza balioen gaineko hausnarketa eta kultura arteko eta erlijio arteko topaketa sustatzeko eta bultzatzeko balio dutenak; eta, hirugarren, udal-eremuan kulturartekotasuna osorik kudeatzeko planak, prestakuntza eta/edo jarduera estrategikoak diseinatzetik eta abian jartzetik eratorritako gastuak finantzatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa