(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3,5 milioi gazteak nekazaritza-sektorean kokatzeko osteguna, 2019.eko urtarrilak 24


Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean 92 gazte nekazaritza-sektorean kokatzea ahalbideratuko duen deialdia argitaratu da


Nafarroako Gobernuko Landa Ingurunearen Garapen, Ingurumen eta Toki-Administrazioko Departamentuak eskaera epea ireki du gazte nekazariek enpresak sortzeko laguntza eska dezaten. Deialdi hau 3.503.944 eurotakoa da eta 92 profesional nekazaritza-sektorean sartzea ahalbidetuko du.

Deialdia 2014-2020 Nafarroako Landa Garapenerako Programaren barruan dago eta legeladi honetan laugarrena da. Honela, 12,5 milioi guztira zuzendu ditu Exekutiboak ¨kokapen berrira¨ eta azken hiru urteotan 249 gazte nekazaritza-sektorean sartu dira. Diru-laguntza berri honen bitartez beste 92 bat gazte nekazaritza-sektorean sartzea kalkulatzen da.

Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialak ¨nekazari gazteak kokatzeko¨ diru-laguntzen araudiak ezartzen dituen agindua argitaratu du. Eskaera eskatzeko epea 60 egunetakoa izango da eta online bakarrik aurkez daiteke Nafarroako Gobernuko web-orriko katalogo tramiteak atalaren bidez.

Laguntza hau, otsailaren lehen astean argitaratuko den ustiapenen berritzei zuzendutako laguntzekin batera, nekazaritza-sektorea garatzeko funtsezkoak dira. Laguntza hauek belaunaldiak txandakatzea, nekazaritza giroko ekoizleak mantentzea, populazioa finkatzea, eta lanpostuak ezartzea eta sortzea ahalbidetzen dute.

Diru-laguntzak 37.276 €tako primakoak dira, bi ordainketa berdinetan egiten direnak. Nekazal Ustiapen Erregistroan izena eman duten 18 eta 40 urte bitarteko pertsonek eskatu ahal izango dute.

Deialdi honetan bi aldarazle daude. Alde batetik, natura zailtasun handiko zonaldeetan kokatuta dauden ustiapenak lehenetsiko dira. Honela, puntuazio-baremo berriak 15 puntu ezartzen ditu mendi altuetan, 12 mendietan eta 9 naturak muga handiak dituen lekuetarako. 2018ko oinarriek trebakuntza profesionalerako INTIA ikastaroez gain, Europako beste zonaldetako entitate homologatuek emandako ikastaroak ere onartuko dituzte.

Beste alde batetik, puntuazio-baremoa gehitzen da lehen emakume kokapenetarako. Departamentuak tutore bat aukeratuko du derrigorrezko tutoretzarekin jarraitzeko eta gaztea egokitzen lagunduko duena. Era berean, ¨ahalmen profesional nahikoa¨ lehenetsiko da eta hauen artean euren enpresa proiekturako egokia den lanbide heziketa arautua dutenei puntu gehiago esleituko zaizkie.

%40eko gehikuntza

Nafarroako Gobernuak, legealdi honetan, %40an gehitu du gazteak nekazal munduan kokatzeko diru-laguntza. 2016, 2017 eta 2018ko deialdi bakoitza 3,5 milioi eurotakoa izan da. Honek urtero 92 profesional sartzea ahalbidetzen du. Departamentuak arlo honetan egin duen laugarren deialdia da.

2015ean diru-laguntza aurrekontua handitzeko beharraz ohartu ziren. Eskatutako proiektu enpresarien ia %60a diru-laguntzetatik kanpo egon baitzen aurrekontu falta zela eta. 157 laguntza eskaera egon ziren eta 67 bakarrik onartu ziren eta 90 gazte kanpo geratu ziren.

Eskaera honi erantzuteko 2016ko deialdian Nafarroako Gobernuak aurrekontua %40an gehitu zuen 2,5 milioi eurotatik 3,5 milioi eurotara igaroz. 156 eskaera aurkeztu ziren eta 93k laguntza lortu zuten eta 28 kanpo geratu ziren aurrekontu faltagatik eta beste 35 eskakizunak ez betetzeagatik ez ziren kontuan hartu.

2017ko deialdian 3,5 milioi eurotako aurrekontua mantendu zen. 102 eskaera egon ziren eta 10 baztertu ziren baldintzak ez betetzeagatik eta 92k diru laguntza eskuratu zuten aurrekontuaren %98a erabiliz.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa