(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

60 emakumek parte hartuko dute Nafarroako Toki Erakundeetako Emakume Politikarien Foroaren lurralde-saioetan osteguna, 2019.eko urtarrilak 24


Politikan aritzen diren 40 emakumek Iruñeko saioan parte hartu zuten atzo, eta gaur 20 emakumek Garesen parte hartuko dute


Parte-hartzaileak Emakume Politikarien Foroan. ( irudia handitu )

Atzo, bi talde bildu ziren Iruñean, talde bakoitza 20 emakumek osatua, eta, gaur, saioa Garesen egingo da, Erdialdeko Zonako 20 emakumerekin.

20 emakumeko bi taldek parte hartu zuten atzo Iruñean Nafarroako Toki Erakundeetako Emakume Politikarien Foroaren lehen lurralde-saioan. Erakunde hori pasa den urtarrilaren 15ean sortu zuten, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Herritarrak Artatzeko eta haiek Parte hartzeko Zerbitzuak bultzatuta, Nafarroan tokiko politikan aritzen diren emakumeen ahalduntzea bideratze aldera.

Gaur, Garesen egingo da Erdialdeko Zonari zuzendutako lurralde-saioa, eta, bertan, toki-politikan aritzen diren beste 20 emakumek parte hartzea espero da.

Aste honetako lurralde-saioetan, emakume politikariek parte hartzeko dituzten muga espezifikoak lantzen ari dira. Horretarako, emakumeen eta gizonen desberdintasunari buruzko analisi labur batetik eta dauden genero-arrailetatik abiatuta, politika-mailako ahalduntzea eta horren dimentsioak jorratu dituzte; baita ere, politikan abiatzeko, sartzeko eta mantentzeko eragozpenak; sentitutako zailtasunak, sinesmen mugatzaileak eta horiek gainditzeko prozesuak.

Foroak beste lurralde-saio batzuk egingo ditu otsailaren 20an eta 21ean, eta horietan eragozpen horiek gainditzeko tresnak identifikatuko dituzte. Azkenik, martxoaren 14an, landutako emaitzak bateratu eta denentzako agenda bat sortuko dute, parte-hartzaile guztiei zuzendutako osoko bilkura batean sortutako sarean.

Gida

Foroaren saioekin batera, gida bat egingo da helburu bikoitzarekin: batetik, egindako lana dokumentatzea, parte-hartzaileek jasotakoa laburtuaz eta haien ekarpenak testuinguruan kokatuaz; eta, bestetik, etorkizunean abian jar daitezkeen ekintzak identifikatzen laguntzea, parte hartzeko eta ahalduntzeko espazio iraunkorrak sortzearren, Nafarroako tokiko politikan aritzen diren emakumeen zerbitzura. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa