(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako toki-erakundeetan emakume politikariek duten presentzia aztertuko dute Foro batean ostirala, 2019.eko urtarrilak 11


Datorren asteartean hasiko da alkatesen eta zinegotzien parte-hartzea zailtzen duten eragozpenak aztertzeko sesio batekin


Cartel de presentación del Foro.

Foroaren aurkezpen kartela. ( irudia handitu )

Toki-erakundeen kudeaketa politikoan parte-hartzea eta emakumeen presentzia sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Herritarren Arreta eta Parte Hartze Zerbitzuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren babesarekin, Foro bat antolatu dute toki entitatetan emakume politikarien parte hartzea aztertzeko.

Foroa astearte honetan hasiko da Baluarten osoko bilkura batekin, toki-mailan jarduera politikoan arituko diren emakume alkate, zinegotzi eta emakumeentzat antolatutako espazioa bezala. Besteak beste, emakumeen lidergoa galarazten duten eragozpenak eta sinesmen mugatzaileak aztertuko dituzte, esfera sozialeko eremu nagusi horretan emakumearen ahalduntzea eta parte-hartze osoa sustatzeko tresnak eskaintzearekin batera.

Bilera 16:30ean hasiko da Baluarten, eta interesatuek bertara joateko izena esteka honetan eman dezakete. Hasteko, Miren Gutiérrez kazetariak eta Komunikazioaren Zientzietan doktorea denak hitzaldia emango du; Deustuko Unibertsitatean ematen duten “Data análisis, research and Communications” doktorego-programaren zuzendaria ere bada. Hitzaldiaren izenburua ondorengoa da: “Emakumeak politikan. Ikusarazteko erronka”.

Datozen asteetan, bi saio egingo dira Nafarroako eskualde ezberdinetan: Tuteran, urtarrilaren 22an eta otsailaren 19an; Iruñean, urtarrilaren 23an eta otsailaren 20an; eta Garesen, urtarrilaren 24an eta otsailaren 21ean. Topaketa horietan, emakumeek jarduera politikoan aurre egin beharreko eragozpen espezifikoak nahiz irtenbideak jorratuko dira.

Azkenik, martxoaren 15ean, Foroaren beste osoko bilkura bat egingo da Baluarten, eskualdeetako bileretako ondorioak eta emaitzak azaltzeko, sareak sortzeko eta denentzako agenda eratzeko asmoarekin.

Nafarroako Toki Erakundeetako emakume politikarien inguruko Foroaren abiapuntua izango dira erreferentziazko bi esparrutan egindako lanak: batetik, Nafarroan Herritarren Parte-hartzea bultzatzeko 2017-2019 Plana, emakumearen inguruan tokiko esperientziak jorratzea jasotzen duena. Eta, bestetik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, NABIk, egindako lana, 2016. urtean Nafarroako emakumeek politika publikoetan zuten eragina aztertu baitzuen; era berean, ondorio nagusi bezala ikusi zuen lan egin beharra zegoela emakumeei boterea emateko, politika publikoetan erabateko parte-hartzea eta eragina izan zezaten.

Lan horretatik, emakumeek Nafarroako Foru Komunitateko politika publikoetan parte-hartze soziala eta politikoa izatearen inguruko Estrategia 2018-2020 sortu zen, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilariak azaroaren 8an emandako 55/2018 Foru Aginduaren bidez onartua, emakume politikarientzat ahalduntzeko prozesu espezifikoak abian jartzea aurreikusten duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa