(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NL-ek langileek haien esperientzia profesionala frogatzera bultzatzeko hiru bideo argitaratu ditu ostirala, 2018.eko abenduak 28


Une honetan, merkataritza, industria eta etxeko enpleguaren sektoreetako zazpi deialdi daude irekita


Nafar Lansarek (SNE-NL) esperientzia profesionalaren akreditazioaren inguruko hiru bideo argitaratu ditu, langileriari, lan bizitzan zehar edo formakuntza bide ez formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak errekonozituak ikusteko bide ofizial bat eskeintzeko.

350 pertsona inguru ari dira prestakuntza aktiboen zazpi deialdietan Profesionaltasun Ziurtagiriak eskuratzeko prozesua egiten: etxeko enplegua; saltoki txikien salerosketa eta kudeaketa ekintzak; tentsio baxua, igogailuak, hozteko instalazioak eta gasa alorretan. 350 pertsona inguruk parte hartzen ari dute bertan.

Gainera SNE-NL-ek entitate sozial eta enpresa entitateen bidez koalifikazioak proposatzeko aukera eskeintzen du edo haien pertsonala edo kideak bultzatu nahi dituzten enpresa edo elkarteei, prozedimendu zehatzak eskatzeko aukera.

1:40 eta 3:40 segundu bitarteko iraupenarekin, bideoek dagoeneko www.empleo.navarra.es web orrian dagoen informazioa jasotzen dute eta langileriaren artean ezezaguna bada ere, dokumentu baten bidez konpetentzia profesionalak ikusgai egiten dituen eta Estatu mailan baliozkoa formula bat hedatzeko argitaratuak izan dira. Langile baten “egiten jakiteko” gaitasunaren erakusketa honek enplegu bat aurkitzeko aukerak areagotzen ditu.

Gainera, profesio zehatz batzuen erregulazioa dela eta, dokumentu hauek gero eta eskari handiagoa dute, ur-kirolen intalazioetako sorosleak; Haur Zaintza; menpekotasuna duten pertsonen etxeko edo instituzioetako arreta; osasun larrialdiak; eta izurriteen kontrolerako zerbitzuen kasuan gertatu den bezala.

Hiru bideoen hedapena

Bideoak SNE-NL-ren YouTubeko kanalean eta www.empleo.navarra.es web gunearen bidez, Profesionaltasun Ziurtagiriak atalean ikus daitezke.

Lehen bideoak azaltzen duen gaia “Zer da eta zertarako balio du esperientzia bidezko akreditazioak?” da. Esperientzia profesionala baduten baina hura frogatzen duten inongo dokumentu ofizialik ez izanik, enplegu aukerak areagotzeko helburuarekin hura akreditatzea bilatzen duten pertsonen arreta bereganatu nahi du bideo honek.

Bigarren bideoak nazionalitate, adin, formakuntza eta lan esperientziaren inguruan bete beharreko baldintzak zeintzuk diren azaltzen du. Baldintza hauek, lortu nahi diren Ziurtagirien mailaren araberakoak dira, 1., 2. edota 3. mailakoak izan baitaitezke.

Eta hirugarrenak “¿Nola da prozesua?” galderari erantzuten dio. Nafarroako Gobernuak aldizka koalifikazio zehatzei loturiko konpetentzien akreditatzio publikoen deialdiak irekitzen ditu. Prozedimenduak 3 fase ditu: Aholkularitza, ebaluaketa eta akreditazioa.

Bideoak enplegu agentzietan, bai eta sektore ekonomikoko enpleguaren eta erregulazioaren inguruko beste agente batzuen bitartez izango dira aurkeztuak: Nafarroako Gobernuko departamentuak (Industria, Merkataritza, Turismoa, Osasun Publikoa), SNE-NL-ek kontratatutako orientazio eta formakuntza entitateak; zentro integratuak; enpresa agenteak eta agente sozialak; eta konpetentzien akreditaziorako aholkularitza eta ebaluaketarako langileria. Gaztelerazko bertsio bat argitaratu da eta euskarazkoa prestatzen ari dira. Azken zortzi urteetan, 2.600 pertsonek lortu dituzte Profesionaltasun Ziurtagiriak bide honen bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa