(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errealitate Sozialaren Behatokiak Europako mailan berritzaile den webgune berri bat aurkeztu du ostirala, 2018.eko abenduak 28


Web-orriak gardentasunaren xedea betetzen du, orain arte argitaratutako ez zeunden Gizarte Eskubideen Departamentuko datuak argitaratzean


Errealitate Sozialaren Behatokiak bere webgunea berritu du guztiz, orain berrikuntza teknologiko handia du eskualde eta Europako mailan. Webguneak gardentasunaren xedea ere betetzen du Nafarroako herritarrentzat argitaratu gabeko Gizarte Eskubideen Sailean datuak argitaratzean.

Webgune berria, https://www.observatoriorealidadsocial.es/, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiak, Patxi Tuñón, eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren zerbitzu-zuzendariak, Antidio Martínez de Lizarrondo, gaur aurkeztu dute

Aurkeztako webgunea nahiko berritzaiela da Europar eta eskualdeko mailan, Gizarte Eskubideen alorrean kalitatezko informazio dokumentala bateratzen baitu, eta Errealitate Sozialaren Behatokiak kudeatzen dituen adierazle eta datu nagusiak erakusten ditu publikoki, ikerketa sozialarentzat eta erabakiak hartzeko ezinbestekoak baitira. Dokumental Zentroa, ikuspuntu ezberdinetik azterketa eta datuen bistaratze grafikoa elkarrekin osagarri diren tresna dira, antzeko helburuak baitituzte. Enplegu edo Etxebizitza zerbitzuak eta zerbiztu sozialak erabiltzen dituzten pertsonei informazio baliagarria erraztu nahi die, baina baita ere profesionalei, hiritarrei eta esparru honetako erakunde pribatu eta publikoei.

Webgune hau, Mozilla, Chrome eta Explorer Edge nabegatzaileentzat optimizatuta dago eta honako edukiak dauzka:

-‘Dokumentazio Zentro’ bat, gizarte, enplegu eta etxebizitza zerbitzuetan espezializatutako liburutegi birtuala dela, ia 160.000 erreferentzia ditu, gehienak testu osoetan eskuragarri daude. Ikertzaileentzat intereseko materiala dauka (aldizkari zientifikoak, ikasketak, estatistikak ...), langile tekniko eta profesionalentzat eta interesa omen dituen beste pertsonentzat (txosten ofizialak, planak eta programak, eskuliburuak ...). Sistemak aurrez egindako bilaketa irizpide eta iragazkietan oinarritutako erreferentzien esportazio automatikoa ahalbidetzen du.

- Politika sozialaren arloan, Europar Batasunaren, Estatuaren, Autonomia Erkidegoen eta Nafarroako Foru Erkidegoaren araudiak dituen legedia datu basea, arau ezberdinak estaltzen dituena. Horrez gain, Nafarroako eta Estatuko komunikabide nagusietan argitaratutako egungo gai nagusiak biltzen dituen hemeroteka du. Albisteen atal hau egunero eguneratzen da eta albisteen testu osoak ikusteko aukera ematen du, jabetza intelektualeko arauak errespetatuz.

-Datu banku bat, eta mapen, grafikoen eta taulen bidez bistaratze grafikoa eskaintzen duten adierazleak. Adierazleak Tableau aplikazio informatikoaren bidez gaitzen dira. Programa honek aukera ematen du, besteak beste, ikusmenaren erakargarritasuna eta analisi aukera handiak (interaktibitate maila handia du, erabiltzaile bakoitzak interesatzen zaien informazioa ateratzeko, datuen konparazioa, eboluzio grafikoak, eta abar); erabilgarritasun erraza eta aldakortasuna (programak aukera ematen du informazio ugari biltzeko, kontrol panel bakoitzean eta formatu desberdinetan, ezarritako gaikako unitate bakoitzeko).

Era berean, Behatokiak sortutako ikerketak eta azterketak, enpleguaren, mendekotasunaren, ezintasunaren, integrazio sozialaren, haurtzaroa eta familiaren, immigrazioaren, adinekoen eta etxebizitzaren alorretakoak, modu homogeneoan aurkezten dira.

Gaitzen den beste funtzio bat hau da: herritarrek webgunean aurkitzen ez dituzten Nafarroako eskubide sozialei buruzko datuak Behatokiri zuzenki eskatzeko aukera dute, web-orri honen bidez.

Webgune honetan, langabeziagatiko, kontratazio eta mendekotasunaren inguruko hilabeteko datuak gaituta daude lehen aldiz, adierazle esanguratsu batzuk era automatizatuan ateratzeko aukerarekin, lurralde eremu txikienean (esate baterako, udalerriak, Oinarriko Gizarte Zerbitzua edo besteak). Horrez gain, adierazle berriak eraiki dira, hala nola, epe luzeko langabezi tasak, langabezi kopurua, eta orain arte ez zeunden homogeneizatuta grafikoki Autonomia Erkidegoen eta Europar Batasunaren datu konparatiboak aurkezten dira ere.

Behatokia

Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzua, Gizarte Eskubideen Departamentuari atxikia, 128/2015 Foru Dekretuak sortu zen, abuztuaren 28koa, eta ikerketa aplikatuko esparru materialean ariketa praktikoak eta ebaluazioak egiten ditu, gizarte zerbitzuen, enpleguaren eta etxebizitzen politika publikoen ebaluatzea, baita gizarte-eraldaketaren eta gizarte-arazoaren prozesuen azterketa ere. Funtzio horiek gauzatzeko, funtsezkoa da dokumentazio azterketa lana, estatistiketik eta datu-iturrietik adierazleen erauzketa egokia burutzea eta, halaber, horien bistaratze grafikoa lortzea, langile teknikoek ulertu ahal izateko eta, ere, hiritarrek. Web –orria honetan bildutako informazioa: https://www.observatoriorealidadsocial.es/.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa