(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak kanpoan bizi diren nafarrek Foru Komunitatearentzat duten balioa nabarmendu du osteguna, 2018.eko abenduak 27


Lehen Next Topaketan aurkeztu dute Nafarroako gizarteak bere diasporarekiko loturei eusteko estrategiaren zirriborroa, eta, bertan, ehun bat lagun bildu dira


Transcripción textual del video

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok Nafarroatik kanpo bizi diren herritarrek dakarten aktiboa nabarmendu du. Horrela adierazi du Nafarroatik kanpo bizi diren eta ostegun honetan I. Next Topaketan bildu diren ehun bat lagunen aurrean. Estrategia hori Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak bultzatzen du, kanpoan bizi diren nafarrekin komunikatzeko bideei eusteko eta bide horiek sustatzeko helburuarekin.

Foto de grupo de la consejera Ollo con participantes en el ecuentro.

Talde argazkia, Ollo kontseilaria topaketako parte hartzaielekin ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok Nafarroatik kanpo bizi diren herritarrek dakarten aktiboa nabarmendu du. Horrela adierazi du Nafarroatik kanpo bizi diren eta ostegun honetan I. Next Topaketan bildu diren ehun bat lagunen aurrean. Estrategia hori Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak bultzatzen du, kanpoan bizi diren nafarrekin komunikatzeko bideei eusteko eta bide horiek sustatzeko helburuarekin.

Jardunaldiari hasiera emateko, Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari nagusia den Pello Pellejerok sarrera egin du, eta, bertan, aurrez aurre edo bideoen bitartez, ahotsa eman zaie beste herrialde edo autonomia erkidego batean ezartzera bultzatu edo behartu dituzten banako erabakiekin loturiko alderdiak azaldu dituzten nafarrei.

Era horretan, kasu honetan, Euskadi, Madril, Alemania, Arabia Saudí, Brasil, Txina (Hong Kong), Danimarka, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Maroko, Erresuma Batua eta Errusia bezalako lekuetatik etorritako nafarrak lehen aldiz bildu dira jatorrizko lekuarekin bi norabidetan komunikatzeko oinarriak finkatzeko asmoarekin; hots, Nafarroako Gobernuarekin nahiz Foru Komunitatean kokaturiko ezagutza-zentroekin edo produkzio-ehunarekin. Horretarako, Exekutiboa duela urtebete baino gehiago hasi zen lanean azterketa bat eginez, zeuden datuak aztertu eta ekarpenak jasotzeko prozesua irekiaz, Next Estrategiaren zirriborroa egin aurretik.

Ana Olloren hitzetan, “prozesu honetan ezinbestekoa zen herritar hauek nolakoak diren jakitea, nolakoak zareten zuek”. Jasotako 294 proposamen eta ekarpenetatik, 171 kanpoan bizi diren herritarrenak dira, 30 haien senitartekoenak eta 93 agente giltzarrienak. Guztiei kontsulta egin zaie estrategia lantzearren.

Next Estrategiaren zirriborroan, kontseilariak amaieran azaldu duenez, jarduteko hiru ardatz definitzen dira: bata komunikazioa / konexioa, bestea eustea / itzultzea, eta hirugarrena lankidetza aktiboa, bakoitza jarduteko zenbait proposamenarekin.

Pertsona horiek borondatez edo lanak eskatuta bizi izan duten errealitateak ez gaitu “axolagabe utzi behar gure ingurune osoan gertatutako fenomenoa izateagatik”, adierazi du Ollo kontseilariak. “Alderantziz, –jarraitu du-, gure ustez, kanpoan bizi diren herritarrek balio itzela dute Nafarroarentzat, eta jakin badakigu horiekiko harremana asko hobetu beharra daukagula, interesen bat-egiteak aktibatuaz kanpoan bizi diren gure herritarrak Nafarroarekin lotzeko, itzultzeko prest izan ala ez”, baieztatu du.

Mantentzen diren loturak

Errealitate hori ezagutzera ematearren, kontseilariak ondorengoa gogoratu du: “Gobernuak giro instituzionala, enpresa-mailakoa, akademikoa eta soziala sortu nahi du, pertsona horiek kontuan izateko, eta Nafarroak kanpoko herritarrekin dituen loturak estutzeko erremintak sustatu”.

Topaketan, halaber, Nafar Lansareko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández, “Langabeziaren egoera Nafarroan: errealitatea eta joerak” gaiaz aritu da, eta NavarraCapital.es-eko Eva Perujuanizek “Ekonomia, enpresa eta lan-merkatua Nafarroan” hitzaldia aurkeztu du.

Era berean, bertan bildu dira Nafarroako enpresetako ordezkariak, bi unibertsitatetakoak, Foru Komunitateko Administraziokoak eta Nafarroara itzuli diren pertsonak. Horien guztien artean mahai-ingurua egin dute kanpoan dauden nafarrekin konektatzearen errealitatea aztertzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa