Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Horixe da Tafallan, Erriberrin eta Miranda Argan egindako kulturen arteko esku-hartze komunitarioari buruzko partaidetza-esperientzia pilotu baten ondorio nagusia
Argazki oina testuaren bukaeran.
(
irudia handitu
)
Tafalla, Erriberri eta Miranda Argako jatorrizko herritarren eta atzerritik datozenen arteko bizikidetza ona da eta “etorkinak onartzearen aldeko jarrera irekiak” ditu, zenbait kolektibotan areagotzen diren gatazka batzuk gorabehera. Hauexek dira Nafarroako Gobernuak, aipatutatko tokiko entitatekin bultzatu duen “kultura arteko esku-hartze komunitarioaren” arloko herritarren partaidetzari buruzko esperientzia pilotu baten behin-behineko ondorioak, ostiral honetan Tafallan aurkezturikoak.
Proiektu pilotua, hainbat ekintza garatu dituena, kontzientziazio kanpaina batekin hasi zen, hiru herrietako biztanleei tokiko bizikidetza erraztu behar dela ulertarazteko eta neurriak instituzioen babesa duela jakinarazteko. Bestalde, herri bakoitzeko solaskideekin izandako topaketei esker, noranzko bikoitzeko bideak ireki dira informazioa trukatzeko eta bizikidetza hobetzen nahiz esparru bakoitzean inplikaziorik handiena duten pertsonak identifikatzen lagunduko duten proposamenak egiteko. Gainera. herri bakoitzean, talde eragile bat eratu da tokian tokiko ekintzak proposatu eta garatzeko.
Hiru herri hauen hautaketak, zonaldean existitzen den aniztasun kulturalari erantzuten dio. Bestalde, biztanle kopuru ezberdineko tokiko entitateak dira. Honek, parte hartzea bultzatzeko estrategia desberdinak azalarazi ahal ditu. Azkenik, jada entitate hauetan existitzen direlako etorkinen integrazio sozial eta laborala butzatzeko esperientziak.
Hiru herri hauetako esperientzia pilotuak, Nafarroako beste eremu batzuetara hedatuko direnak, tokiko administrazioen eta Nafarroako Gobernuko departamentuen arteko koordinazioari esker gauzatu dira. Horren kariaz, aurkezpenean izan dira Komunikazioko eta Harreman Instituzionaletako zuzendari nagusi Pello Pellejero, Inklusioko eta Gizarte Babeseko zuzendari nagusi Gema Mañú eta Tafalla, Erriberri eta Miranda Argako alkateak diren Arturo Goldaracena, Andoni Lacarra eta Jesús Luis Andión.
Lan komunitarioa aurtengo ekainean abiatu eta 2019ko apirilera arte luzatuko da. Nafarroako Herritarren Partaidetza Bultzatzeko 2017-2019ko Planaren printzipioetan inspiratuta, tresna honetaz baliatu da kulturen arteko partaideyza sustatzeko, bereziki etorkinen artean. Proiektuari eusten dion oinarrizko kontzeptuaren arabera, partaidetza sozial eta politikoa da herritartasuna gorpuztu eta pertsonak gizartean txertatzea errazten duena. Gainera, esperientzia bat dator Garapen Partzuergoak sustatutako Erdialdeko Aktibazio Sozioekonomikorako I. Planarekin.
Gainera, esperientzia hau, Eskubide Sozialen Departamentuaren 2018-2021eko Gizarte-inklusioaren plan estrategikoarekin, koordinatua dago. Plan hau ere, Bake eta Bizikidetza Zuzendaritza Orokorrak legealdi honetan aplikatutako politikekin bat-dator.
Proiektuaren amaieran kultura-arteko parte hartzearen inguruko gida metodologiko bat sortuko da, Udalei zuzenduta. Azkenik, 2019ko apirilean, parte hartze komunitarioa bizikidetzarako faktore bezala ulertuta, jardunaldi bat antolatuko da, erronka honen inguruan hausnartzen jarraitzeko eta garatu diren praktika onak erakusteko.
Alfabetizazioa Tafallan
Tafallan 48 nazionalitatetako jatorria duten pertsonak bizi dira. Tafallako erroldaren % 12,14 atzerrikoa da, Nafarroako batezbestekoa baino 3,6 puntu gehiago. Horren % 35ek 35 urte baino gutxiago ditu. Jatorrizko nazionalitate nagusiak bulgariarra (% 24), kolonbiarra (% 13,9) eta ekuadortarra (% 11,6) dira.
Goldaracena alkatearekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin antolatutako bilerez gain, uztailean, inplikatutako arloetako teknikariak elkarrizketatu zituzten, eta dagoeneko, talde eragilea eratu dute aurreko pertsona guztiekin eta zenbait kultur elkarteren eta partikular batzuen partaidetzaz. Bi lan-ildo nagusi dituzte: helduentzako alfabetizazio ikastaroak eta kultur arteko jarduerak antolatzea.
Inplikazioa Erriberrin
Erriberri, etorkinak bertako 3.900 biztanleen % 11,3 dira, Nafarroako batezbestekoa ia 3 puntutan gainditzen duelarik. Herrian dauden 45 nazionalitateen artean, kolonbiarra (% 16); bulgariarra (% 12,1) eta errumaniarra (% 10,6) nabarmen daitezke.
Udal korporazioak esku-hartze zuzena izan du talde eragilean, bertan baitaude sartuta Andoni Lacarra alkatea, beste bi pertsona, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako pertsonala eta zenbait partikular, Erriberrin jaiotakoak zein Marokon, Kolonbian, Senegalen edo Frantzian sortutakoak.
Lib dub-a Miranda Argan
Herriak 845 biztanle ditu, eta % 15,14k atzerriko jatorria du, 14 nazionalitatetakoa. Etorkinen kopurua % 7,5 gehitu da 2008az geroztik guztizko biztanleriaren aldean.
Alkateak eta bi zinegotzik osatzen dute talde eragilea, baita Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko pertsonalak, Apymak, Euskararen Lagunak taldeak, Erraldoien Konpartsak, Adema Elkarteak, Las Torres Emakumeen Elkarteak, San BenitoIkastetxe Publikoak eta zenbait partikularrek ere.
Momentuz, taldeak “Kultura-arteko Lib dub-a” proiektua definitu du, eta hau garatzeko laguntzen bila dabil.
ARGAZKI OINA: ezkerretik eskuinera: Inpactoseko ordezkaria, laguntza teknikoa egin duen kontsultore Maria Ibarrola; Miranda Argako alkate Jesús Miguel Andión, Gizarte-Inklusio eta Babeseko zuzendari orokor Gema Mañú, Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari orokor Pello Pellejero, Erriberriko alkate Andoni Lacarra, eta Tafallako alkate Arturo Goldaracena.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen