(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtarrilaren 21era arte irekita egongo da berdintasunerako Berdinna Sariaren II. ediziora hautagaiak aurkezteko epea ostirala, 2018.eko abenduak 21


Saria 3.000 eurokoa izango da, eta Nafarroako Gobernuaren errekonozimendu publikoa ere jasoko da


Transcripción textual del video

Urtarrilaren 21era arte, hori barne, irekita egongo da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Berdinna Sariaren II. ediziora hautagaiak aurkezteko epea. Nafarroako Gobernuak arlo horretan bereizi direnei ematen dien sari eta errekonozimendu publikoaz gain, pertsona edo erakunde irabazleak 3.000 euro jasoko ditu.

Urtarrilaren 21era arte, hori barne, irekita egongo da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Berdinna Sariaren II. ediziora hautagaiak aurkezteko epea. Nafarroako Gobernuak arlo horretan bereizi direnei ematen dien sari eta errekonozimendu publikoaz gain, pertsona edo erakunde irabazleak 3.000 euro jasoko ditu.

Pertsona fisikoek zen juridikoek proposaturiko hautagaiak aurkezteko, bide elektronikoa erabili ahal izango da, Erregistro Orokor Elektronikoa, edo aurrez aurre Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Erregistroan egin daiteke (Alhóndiga kalea, 1 – 2. Iruña - 31002). Era berean, hautagaiak posta elektroniko honen bitartez bidali ahal izango dira (gestionrecursosinai@navarra.es).

Aurkezpena errazteko asmoarekin, eredu ofizial bat prestatu da; hau da, esteka honetan deskarga daitekeen inprimakia, eta, horrekin batera, azalpen-memoria bat aurkeztu beharko da (gehienez 1.000 hitz), proposaturiko pertsonaren edo erakundearen merituekin nahiz dokumentazio osagarriarekin, alegatutako merituak bermatu eta egiaztatu ahal izateko. Hautagaitzan lan edo proiektu baten aurkezpena sartzen bada, aurkezpen hori deialdiari dagokion dataren aurreko azken bi urteetan egindakoa izango da. Borondate gisa, hautagaia babesteko gutunak aurkeztu ahal izango dira.

Epaimahaiak irizpide hauen arabera balioztatuko ditu hautagaitzak, besteak beste: proposatutako pertsonak edo erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esparruan duen ibilbidea; emakumeen lana eta haien ahalduntzea aitortzera edo sexuen arteko eskubideen eta aukeren arteko berdintasuna sustatzera bideratutako jardunaren, ekintzen, lanen edo proiektuen berezko garrantzia; egindako jardunak, ekintzek, lanek edo proiektuek edo izandako ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina; eta haiek Foru Komunitatearekin duten lotura.

Aurtengo edizioan, hauexek dira saria esleitzeaz arduratuko den epaimahaiko kideak: Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilaria, lehendakari lanetan jardungo duena; Mertxe Leránoz, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Zuzendari Kudeatzailea, lehendakariorde lanetan jardungo duena; eta epaimahaikide karguetan, Nerea Álvarez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Plangintza eta Programetako Zuzendariordea; Magdalena Margarita Hernández Salazar eta Trinidad Díez Muñoz, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak; Pablo Azcona, Nafarroako Kontzeju eta Udalen Federazioaren izenean, eta aurreko edizioko saria jaso zuen Blanca Fernández Viguera. Epaimahaiko idazkaria Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Kudeaketa eta Baliabideetako Ataleko Buru María Alba Fernández García izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa